Dolua galeraren aurrean dauden erantzunak dira, bereziki pertsona bat hiltzean edo galtzean. Normalean emozioen arloan fokatzen da, baina esparruak fisikoak, kognitiboak, sozialak, espiritualak, filosofikoak eta portaera aldekoak dira ere bai. Halaber, antzeko prozesuak gertatzen dira animaliekin ere, baina baita zerbait material edo bizigaberekin ere, berarekin lotura sendoa zegoenean. Adibidez, etxea galtzean edo langabeziaren egoeretan. Galera beraz konkretua edo abstraktoa izan daiteke.

Adineko emakumea doluan.

Erantzun naturala da eta berez ez du gaixotasunik adierazten baina, sufrimendua dakarrenez, txarto kudeatuz gero gaixotzea eragin dezake. Orduan, gehien-gehienetan aparteko ondoriorik gertatzen ez diren arren, %10-15ean larriak izan daitezkeen arriskuak egon badaude.

Faktoreak

aldatu
 
Sarajevoko familia baten auhenak hilerrian, 1992an, Balkanetako Gerraren garaian.

Dolua zelan garatuko den aldeko edo aurkako eragile batzuk markatuko dute:

- Hildako pertsonarekin edo galdutakoarekin lotuta: Harreman afektiboa doluan dagoenarekin, menpekotasun edo autonomia maila, senidetasun mota, hildakoaren adina, gorpuaren presentzia edo absentzia eta itxura.

- Heriotzarekin lotuta: Bat-batekoa izan ala gaixotasunaren ondorioz etorritakoa, indarkeriak eragindakoa ala ez, suizidioa izan ala ez, gaixotasunaren iraupena eta sufrimendu maila, bizitzaren azken fasean jasotako laguntza ala ez.

- Doluan dagoenarekin lotuta: Izaera eta generoa, alkohola edo bestelako drogen menpekotasuna, sostengu edo sare soziala, espitualtasuna, aurreko dolu esperientziak ala ez.

Faseak

aldatu

Prozesu honen faseei dagokienez proposamen bat baino gehiago egin dituzte azken hamarkadetan, klasikoena izanda Elisabeth Kübler-Rossek egindakoa (On Death and Dying, 1969):

1. Ukapena.

2. Haserrea.

3. Negoziazioa.

4. Depresioa.

5. Onarpena.

Bestela, doluaren ibilbidea lau unetan banatu daiteke: Lehenengoa "shock"-arena, nahasmena eta sinesgogortasuna barne hartzen dituena. Bigarrena minetik ihes egiten saiatzen denean, arazoari aurre egitea ebitatuz. Hirugarrena mina bete-betean sentitzea, sufrimendua aurrez aurre ipintzean. Eta laugarrena eraldaketa edo transformazioarena, bakeraino iristeko azkena.

Konplikazioak

aldatu

Dolu trabatua, konplikatua, luzatua edo kronikoa kasu batzuetan agertzen da beraz, DSM-V sailkapenean ingelesez "prolonged grief disorder" izenarekin deskribatu dutena. Depresioa, isolamendu soziala, arrisku ohiturak eta muturreko kasuetan suizidioa ere ekar ditzake. Zer esanik ez, modu honetan doluak naturala izateari uzten dio eta patologizatzen da, psikologoen laguntza profesionala beharrezkoa da eta batzuetan medikalizazioa ere bai psikiatren bidez.

Filmografia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Zainketa aringarriak eta zinema»

Film ugarik jorratu dute gaia, sakontasun handiago edo txikiagoarekin, historian zehar. Fikziozko lanen artean, nabarmentzekoak izan daitezke:

Dokumentalak, bestela:

  • "Al escuchar el viento" (Alfonso Palazón, 2013).
  • "Aulki Hutsak" (Iñaki Peña, 2013).
  • "Remontando el vuelo" (Alvaro Orús eta Elsa Sierra, 2015).
  • "Biziminez" (Pablo Dendaluze, 2015).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
os 9
todo 1