Don Juan Tenorio
Don Juan Tenorio literaturako pertsonaia da, hilei trufa egiten zien eta emakumeak liluratu eta engainatzen zituena. Pertsonaia Espainian sortu zen (Tirso de Molina, El burlador de Sevilla y convidado de piedra, 1625-1630), eta haren izena laster zabaldu zen mendebaleko Europa guztira. Literatura-drama eta musika-lan ugariren pertsonaia izan da, aipaturiko Tirso de Molinaren obraz gainera (Molièreren Don Juan ou Le Festin de pierre; Lord Byronen Don Juan, an epic satir; José Zorrillaren Don Juan Tenorio; Mozarten Don Giovanni opera; Richard Straussen Don Juan poema sinfonikoa).
Don Juan Tenorio | |
---|---|
Datu biografikoak | |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.