Dora esploratzailea
Dora esploratzailea (ingelesez: Dora the Explorer) Ameriketako Estatu Batuetako marrazki bizidunetako haurrentzako telesail hezitzailea da.[1]
Dora esploratzailea | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | Dora the Explorer | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Sasoi kopurua | 8 | |||
Atalak | 172 | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | abenturazko telesaila, educational television (en) eta educational animation (en) | |||
Iraupena | 22 minutu | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Gary Conrad | |||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Nickelodeon Animation Studio (en) | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | Nickelodeon | |||
Hasiera-data | 2000ko abuztuaren 14a | |||
Amaiera-data | 2015 | |||
Fikzioa | ||||
ikusi
| ||||
nickjr.com… | ||||
| ||||
kronologia | ||||
|
Hastapenak
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Telesaila, “Dora Esploratzailea” jatorriz ingelesez (Dora the Explorer), Nickelodeon katearen barruan estreinatu zen 2000. urtean. Espainiara itzulitarako bikoiztutako bertsioa Telemundo kateko Nick blokearen barruan igorri zen lehen aldiz 2008ko irailetik aurrera, Univisionek Planeta U. blokearen barruan igortzen da. Espainian, “Televisión Española” (La 1 eta Clan) eta “Nickelodeon Junior” kateetan igortzen zen eta Mexikon, “TV Mexicana” 34 katean estreinatu zen 2013ko ekainaren 10ean.
2009ko abenduaren 6an, Dora's christmas carol adventure izeneko Gabonetako filma estreinatu zen.
2010eko abuztuaren 15ean, Dora's big birthday adventure filma estreinatu zen Nickelodeonen. 2012an, filmaren transmisioa iragarri zen Nickelodeon Juniorren Doraren urtebetetze berezian.
2013an, Dora's Ice Skeating Spectacular atala mekaturatuko zela iragarri zen, baina espainierara bikoiztu Hispanoamerikan, eta “Etcétera Group” Venezuelako bikoizketa enpresatik bere elkarrizketak grabatzera bidali ziren. Estatu Batuetan 2013ko azaroaren 25ean lehen aldiz igorri zen eta Hispanoamerikan 2014ko azaroaren 12an.
Sinopsia
Dora Marquezek 7 urte ditu, eta Botasekin batera, bere laguna, bidai bat egiten du atal bakoitzean, galdutako zerbait bilatzeko edo Botasi misioren bat betetzen laguntzeko. Ordenagailurako joko interaktiboen formatuari jarraituz, atal bakoitzean Dorak bere lagun ikus-entzuleei leku berriak aurkitzen laguntzeko eskatzen die Mapa erabiliz (beste pertsonaia bat) eta bidean aurkitzen diren zailtasunak konpontzen laguntzeko. [2][3]
Pertsonaia nagusiak
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
- Dora: 7 urteko neska bat da, asko gustatzen zaio abenturetan ibiltzea, Botasekin, bere motxilarekin eta Maparekin.
- Botas: gris koloreko tximino bat, Doraren lagunik onena; 5 urte ditu eta bere bota gorriak maite ditu, atal guztietan Dorarekin batera agertzen da.
- Mapa: Dorak motxilan gordetzen duen mapa, bi lagunei leku desberdinetara heltzen laguntzeko erabiltzen da.
- Motxila: Doraren motxila, objektuak gordetzen dituena.
- Swiper: telesailaren bilaua, beti Dorari objektuak kentzen dizkiona, “Swiper, no swiping!” esaten dio, eta berak “Oh, man!” erantzuten dio. Espainian bikoiztutako bertsioan “Swiper, no robes!” esaten dio, eta berak “Jolín!” erantzuten dio.
- Diego: Doraren lehengusua, batzuetan Botas eta Dorari laguntzen diona. Diegok protagonismo handiagoa du “Go, Diego, Go!” telesailean.
Ahots-aktoreak
Pertsonaia | Jatorrizko ahots-aktorea
(AEB.)🇺🇸 |
Bikoizketa-aktorea [4]
(Hispanoamerika)🇻🇪🇲🇽 |
Bikoizketa-aktorea [5] [6]
(Espainia)🇪🇸 |
Bikoizketa-aktorea |
---|---|---|---|---|
Dora | Kathleen Herles (1. ahotsa)
Caitlin Sanchez (2. ahotsa) Fatima Ptacek (3. ahotsa) |
Melissa Gedeon | Belen Rodriguez | Andrea Sanz |
Botas | Harrison Chad (1. ahotsa)
Regan Mizrahi (2. ahotsa) Koda Gursoy (3. ahotsa) |
Giannina Jurado (1. denboralditik 5.era)
Emilio Angeles (6. denboralditik 8.era) |
Mariano Garcia | Yannick Vergara |
Mapa | Marc Weiner | Sergio Saez (1. denboraldia - 1-12 atalak)
Paul Gillman (1. denboraldia - 13-26 atalak) Alfonso Soto (2. denboralditik 8.era) |
Cesar Capilla | Estibaliz Lizarraga |
Motxila | Sasha Toro (1. ahotsa)
Alexandria Suarez (2. ahotsa) Sofia Lopez (3. ahotsa) |
Anabella Silva
Melanie Enriquez Lileana Chacon (6. denboraldik 8.era) |
Dianna Torres | Estibaliz Lizarraga |
Diego | Felipe Dieepa (1. ahotsa)
Gabriel Alvarez (2. ahotsa) Jake T. Austrin (3. ahotsa) Brandon Zambrano (4. ahotsa) Jacob Medrano (5. ahotsa) |
Manuel Diaz (4. denboralditik 5.era)
Circe Luna (5. denboralditik 8.era) |
Yolanda Gil | Yeray Varela |
Swiper | Marc Weiner | Ezequiel Serrano (1. denboralditik 4.era)
Paolo Campos (5. denboralditik 8.era) |
Juan Rueda | Estibaliz Lizarraga |
Robert, robota | Nicolas Salgado (1.ahotsa)
Akim Charles (2. ahotsa) Oscar Hutarra (3. ahotsa) |
Maythe Gedes | ||
Roberten aitona | Leslie Valdes | Luis Perez Pons
Hector Indriago (1. atala) |
||
Iratxo marmartia | Chris Gifford | Luis Miguel Perez (1. denboralditik 6.era)
Angel Mujica (7. denboralditik 8.era) |
Alfredo Belinchon | Estibaliz Lizarraga |
Benny, zezena | Jake Burbage (1. ahotsa)
Matt Gumley (2. ahotsa) Aidan Gemme (3. ahotsa) |
Ivette Garcia (1. denboraldia - 3, 5 atalak)
Ricardo Sorondo (1. denboraldia - 4 atala) Yensi Rivero (1. denboralditik 5.era) Stefani Villarroel (5. denboralditik 8.era) |
Jesus Barreda | Estibaliz Lizarraga |
Isa, iguana | Ashley Fleming (1. ahotsa)
Lenique Vincent (2. ahotsa) Skai Jackson (3. ahotsa) |
Melanie Henriquez (1. ahotsa)
Ivanna Ochoa (2. ahotsa) Lileana Chacon (bakarrik Doraren urtebeteze abentura handian) |
||
Tico, urtxintxa | Muhammed Cunnigham (1. ahotsa)
Jose Zelaya (2. ahotsa) Jean Carlos Celi (3. ahotsa) Oscar Hutarra (4. ahotsa) |
Alexis Scheer
Melanie Henriquez (2 atal) |
||
Lion, zirkuaren lehoia | Paul Rodriguez | Juan Guzman (atal 1) | ||
Val, olagarroa | Elaine del Valle | Soraya Camero | ||
Doraren aita | Esai Morales (1. ahotsa)
Fidel Vicioso (2. ahotsa) Julian Rebolledo (3. ahotsa) |
Ruben Antonio Perez
Luis Miguel Perez Fabian Retiz |
||
Doraren ama | Eileen Galindo (1. ahotsa)
Socorro Santiago (2. ahotsa) |
Edylo Martinez (1. ahotsa)
Romina Marroquin Payro (2. ahotsa) |
||
Doraren amona | Antonia Rey Castro (1. ahotsa)
Miriam Cruz (2. ahotsa) |
Carmen Arencibia
Elena Diaz Toledo |
Denboraldiak
Denboraldia | Atalak | Estatu Batuak | Espainia eta Latinoamerika | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Estreinua | Finala | Estreinua | Finala | |||
1 | 26 | 2000ko abuztuaren 14a | 2001eko urriaren 15a | 2002ko urriaren 23a | 2003ko abenduaren 3a | |
2 | 26 | 2002ko martxoaren 11a | 2003ko uztailaren 14a | 2003ko uztailaren 14a | 2003ko abuztuaren 29a | |
3 | 25 | 2003ko abuztuaren 26a | 2004ko apirilaren 22a | 2003ko irailaren 30a | 2004ko urriaren 28a | |
4 | 24 | 2004ko irailaren 24a | 2007ko azaroaren 5a | 2004ko abenduaren 3a | 2008ko urtarrilaren 16a | |
5 | 20 | 2008ko irailaren 7a | 2010eko urriaren 1a | 2008ko azaroaren 10a | 2010eko abuztuaren 23a | |
6 | 18 | 2010eko azaroaren 6a | 2012ko otsailaren 3a | 2010eko maiatzaren 3a | 2012ko urriaren 8a | |
7 | 20 | 2012ko apirilaren 2a | 2013ko urtarrilaren 16a | 2012ko apirilaren 2a | 2013ko irailaren 23a | |
8 | 18 | 2013ko martxoaren 18a | 2014ko ekainaren 5a | 2014ko martxoaren 14a | 2015eko apirilaren 27a |
Kanpoko egokitzapenak
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
- Alemaniera: Alemanezko bertsioa Alemaniako Nickelodeon adarraren barruan dago.
- Arabiera: Arabierazko bertsioa MBC3 blokean igortzen da “ Nickelodeon MBC3n”.
- Kannada: Kannadar hizkuntzaren bertsioa Chintu TVn igortzen da eta sare horretan oso telesail ezaguna da. Indiera bigarren hizkuntza da bertsio honetan.
- Kantonera: Kantonerazko bertsioa (Txineraz: 愛 探險 的 朵拉; literalki: Dora maitale esploratzailea) Hong Kongen saltzen da.
- Katalana: Katalanezko bertsioa Super 3 kanalean igortzen da. 2015eko abenduan atera zen.[8]
- Mandarin txinera: Mandarin txineraren bertsioan Doraren pertsonaiek mandarin hizkuntza hitzegiten dute nagusiki ingelesaren mugatuarekin. Yoyo-TVn igortzen da, Taiwuanen (25. kanala).
- Koreera: Koreerazko bertsioa Nick Jr. en eta Hego Korean igortzen da. Izenburua “ 도라 디 익스플로러” da, pasartea, koreeraz da, ingeles pixka batekin.
- Daniera: Doraren danierazko bertsioa suedieraz dagoen bertsioaren antzekoa da.
- Espainiera: Espainieraren bertsio desberdinak daude Mexikorako, Hispanoamerikarako eta Espainiarako. Dora eta Botas gaztelaniaz hitz egiten dute eta gainerako pertsonaiek ingelesez.
- Euskara: Euskararen bertsioan espainerazko bertsioan espainieraz hitz egiten duten pertsonaiek euskaraz hitz egiten dute eta gainerako pertsonaiek ingelesez.
- Filipinera: Filipinetako bertsioa TV5 eta ABS-CBNn igortzen da eta ingelesezko izenburu berdina dauka “Dora the Explorer”.
- Frantsesa: Frantsesezko bertsioa “ Dora l’ Exploratrice” TF1 bidez igortzen da Frantzia eta Télé-Québec Kanadan.
- Greziera: Telesailaren grezierazko bertsioak “Ntópa n ikpn s § spEuvútpia” du izena. Nickelodeon eta Star Channel-en igortzen da.
- Hebreera: Hebrear bertsioa HOP kanalean igortzen da. Telesailak “מגלים עם דורה” du izena.
- Hindiera: Hindi hizkuntzaren bertsioan, Dorak eta gainerako pertsonaiek hindieraz hitz egiten dute. Nickelodeonen igortzen da.
- Hungariera: Hungariaren bertsioan, pertsonaiek ingelesezko hitz edo esaldi batzuekin hitz egiten dute hungarieraz. Telesailak “Dóra a felfedezó” du izena.
- Nederlandera: Nederlanderazko aktoreak Lottie Hellingham eta Dieter Jansen dira.
- Portugesa: Portugeseko bertsioan, RTP2 eta Nickelodeonen igortzen da, Brasilen, portugesez ere bai hitz egiten dute,.
- Turkiera: Bertsio honetan, pertsonaiek turkieraz, espainieraz, eta ingelesez hitz egiten dute, baina nagusiki turkierazko komandoak eta esamoldeak erabiltzen dira.
Telesail deribatua
Gaur egun, telesailak 2014ko abuztuaren 18an Estatu Batuetan estreinatutako spin-off bat du, “Dora and friends into the city!” izenekoa. Bertan, Dorak 11 urte ditu, bigarren hezkuntzara doana, eta abentura berriak bizi ditu bere lagunekin.[9][10][11] Doraren diseinu berria serie honetarako 2009ko [12]martxoaren 8an iragarri zuen Mattel [13]konpainiak, baina uko egin zion, publikoak Doraren irudi berriari egindako kritika negatiboen ondorioz. Izan ere, neska txikia izatetik 11 urteko nerabea [14] izatera igaro zalako, baina azkenean diseinu berri hori 2014an estreinatu zuen telesail berrirako erabili zen.
Sariak eta izendapenak
Programak 10 sari irabazi ditu bere historian, eta 44 izendapen lortu ditu hainbat saritan (Daytime Emmyren 8 ediziotan, Imagen Foundation Awardsen 8 ediziotan, Image Awardsen 7 ediziotan, Television Critics Association Awardsen 6 ediziotan, Young Artist Awardsen 4 ediziotan eta PGA Awardsen 3 ediziotan izendatua).s).[15]
Urtea | Saria | Maila | Izendapenak |
---|---|---|---|
2003
2004 |
Imagen Foundation Awards | Haurrentzako programarik onena | - |
2004 | Peabody Awards | - | - |
2009
2010 |
Image Awards | Haurrentzako programa bikainak | - |
2011 | Daytime Emmy sariak | Lorpen bikaina titulu nagusian
Diseinu grafikoa |
Gary Garza
(animadorea/artista) John Roumieh(animadorea/artista) Jill Dadducci (animadorea/artista) (stop motion zuzendaria) (disenatzailea) Dan Smith (ekoizlea) Osamu Shishime(animadorea/artista) (Zuzendari sortzailea) |
2011
2012 |
Young Artist Awards | Ahots-paper batean emanaldirik onena | Regan Mizrahi |
2014 | Imagen Foundation Awards | Emakumezko aktore gazte onena
Haurrentzako programarik onena |
Fatima Ptacek
- |
Filma
2017ko urrian, Dora Esploratzailearen irudi errealeko film bat filmatzeko akordioa iragarri zen. James Bobinek zuzendu zuen, eta Isabela Merced Doraren papera egin zuen.[16] Filmaketa 2018ko abuztuan hasi zen, eta 2019ko [17] abuztuaren 2an estreinatu zen, baina "Dora La Exploradora: La Gran Búsqueda de Huevos De Pascua”(2000) telebista saio berezia dago, baita 2014ko "Dora La Exploradora un corto animado en 3D" eta 2019an "Dora: En La Ciudad Perdida" benetako irudiekin.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Dora, la exploradora. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dora la exploradora» ELMUNDO.
- ↑ (Gaztelaniaz) Dora la exploradora (Serie de TV) (2000). .
- ↑ http://es.doblaje.wikia.com/wiki/Dora,_la_exploradora. Wiki bikoizketa.
- ↑ http://www.eldoblaje.com/datos/FichaPelicula.asp?id=20511. eldoblaje.com.
- ↑ http://www.eldoblaje.com/datos/FichaPelicula.asp?id=21020. eldoblaje.com.
- ↑ (Ingelesez) «Dora esploratzailea» The Dubbing Database.
- ↑ http://www.ccma.cat/premsa/programacio-especial-de-nadal-al-canal-super3/nota-de-premsa/2764961/ katalanez
- ↑ http://www.latimes.com/entertainment/tv/la-et-st-aging-dora-20140818-story.html latimes.com (AEB). 2013ko otsailaren 25a.
- ↑ Sarah Peel (2013ko martxoaren 11). https://web.archive.org/web/20141006135354/http://www.bsckids.com/2013/03/nickelodeon-announces-dora-and-friends-into-the-city/ BSC Kids (ingelesez). 2014ko urriaren 6an artxibatu zen.
- ↑ https://web.archive.org/web/20140818231058/http://www.reuters.com/article/2013/02/26/ny-nickelodeon-lineup-idUSnPnNY66995+160+PRN20130226 Reuters (ingelesez). 2014ko abuztuaren 18an artxibatu zen.
- ↑ http://abcnews.go.com/GMA/Weekend/story?id=7033295&page=1 ABC News (ingelesez). 2009ko martxoaren 8a.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dora, la exploradora» Wiki Dora, la exploradora.
- ↑ http://thesocietypages.org/socimages/2009/03/19/dora-the-explorers-makeover-gwen-and-i-saw-it-comin/ thesocietypages.org (AEB).
- ↑ https://www.imdb.com/title/tt0235917/awards IMDb.
- ↑ https://variety.com/2017/film/news/dora-the-explorer-nick-stoller-1202596712/ https://es.wikipedia.org/wiki/Variety
- ↑ D 'Alessandro, Anthony (2018ko abuztuaren 10a). https://deadline.com/2018/08/dora-the-explorer-photo-movie-nicholas-coombe-cast-1202443778/ Deadline.