Doritos
Doritos Frito Lay multinazionalak merkaturatutako tortilla chipen marka da. Marka hori liderra da tortillazko chipetan mundu osoan eta historia osoan; Frito Layren marka errentagarrietariko bat izan da. Doritosen zapore ohikoena gaztarena da, baina pizza, taco, hanburgesa, saltsa berde, isilpeko zapore eta bestelako zaporeetakoak ere badira.