Douglass North
Douglass Cecil North (Cambridge, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1920ko azaroaren 5a - Benzonia, Michigan, Ameriketako Estatu Batuak, 2015eko azaroaren 23a) ekonomialaria izan zen, ekonomia historikoaren arloan egin zuen lanarengatik ezaguna.
Douglass North | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cambridge, 1920ko azaroaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Benzonia, 2015eko azaroaren 23a (95 urte) |
Heriotza modua | : hestegorriko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Choate Rosemary Hall (en) Ashbury College (en) |
Tesi zuzendaria | Melvin Moses Knight (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, historialari ekonomikoa, historialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Washingtongo Unibertsitatea Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen Cambridgeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Bizitza
aldatuEkonomia-ikasketak egin zituen, eta Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia) egin zuen doktoregoa. Irakasle izan zen hogeita hamahiru urtez Seattleko Unibertsitatean (Washington).
Ekonomiaren ikerkuntzan eman ditu ahaleginik handienak. Europa eta Estatu Batuetako garapen historikoan eta hazkuntza ekonomikoan erakundeek izan duten zeregina aztertu du. 1993an, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen Robert Fogelekin batera, ekonomiaren historiaren ikerkuntzan egindako berrikuntzengatik.
Hainbat liburu argitaratu ditu, hala nola The Rise of the Western World: A New Economic History (1973), Growth and Welfare in the American Past (1974) eta Structure and Change in Economic History (1981).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu