Drakon (greziera klasikoz Δράκων) Atenasekoa, (K.a. 650 inguruan jaioa), Atenasko legegile bat izan zen, arkonte eponimo kargua bete zuena. Hiriko legeen lehen kodetzearen egiletza ematen zaio, K.a. 621ean, ordura arte, ahoz aho igorriak izan zirenak.

Drakon
eponymous archon (en) Itzuli

K.a. 620 - K.a. 619
Bizitza
JaiotzaAtenas, K.a. 650(e)ko hamarkada
HerrialdeaAntzinako Atenas
BizilekuaAtenas
HeriotzaEgina, K.a. 600(e)ko hamarkada (40/59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraklegegilea

Kodearen zorroztasunak, zigor oso zorrotzak ematen zituena baita lege-hauste txikiendako ere[1], drakoniar hitza sorrarazi zuen, zigor sistema zorrotz bat adierazteko. Hala ere, bere izenaren lotura iraunkorra izan den arren, Drakon, arau guzti hauen zati oso txiki baten egilea baino ez zen izan, dirudienez, Zuzenbide arruntean eta hilketarentzako zigorretan zentratuz, familia mendekuekin amaitzeko modu bezala.

Antzinako Grezian tradizioa zen norbait babesteko arropa, txapelak eta tunikak gainera botatzea; kondairak dio hainbeste bota zizkiotela antzoki batean zegoela, ito zutela eta bertan hil[2][3]. Hala ere, esaten da Eginara erbesteratu zutela, bertan hil zelarik[4].

Bere legeak, Solonek leundu zituen, honek, gainera, klase baxuenei hiritartasuna ere eman zielarik.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Written in Human Blood: Draconian Laws and the Dawn of Democracy» Today I Found Out 2014-01-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  2. «SOL Search» www.cs.uky.edu (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  3. Felton, Bruce. (1984). Felton & Fowler's Best, worst, and most unusual. Gramercy Pub. Co. ISBN 0-517-46297-4. PMC 11371076. (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  4. Guerber, H. A.. (2011). The Story of the Greeks.. Andrews UK Ltd ISBN 978-1-84989-348-0. PMC 714568684. (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES