Duke Handi
Duke Handia (emakumezkoa Dukesa Handia) europar noblezia-titulua da, zenbait erregek edo zenbait errege-familiatako kideek erabiltzen dutena. Estatusean, duke handi bat enperadore, errege edo artxiduke baten azpian eta printze subirano edo duke subirano baten gainetik kokatzen da lehentasun-ordenan. Titulua Europako egungo eta aurreko monarkia independente batzuetan erabiltzen da, bereziki:
- egungo Luxenburgoko Dukerri Handian.[1]
- historikoki, herrialde ohi independenteetako subiranoek, Toskanakoek kasu (1569tik 1860ra, orain Italiaren parte dena).
- Badenen, Hessen, Oldenburgen, Mecklenburg-Schwerinen, Mecklenburg-Strelitzen eta Saxonia-Weimarren 1815etik 1918ra dukerri handiak ziren, egun guztiak Alemaniaren parte direlarik.
- baita ekialdeko eta ipar-ekialdeko Europako herrialde batzuetan ere, Finlandiako Dukerri Handian edo Lituaniako Dukerri Handian, esaterako.
- hainbat mikronaziotako errege izendatuek.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Manuel d'histoire luxembourgeoise en quatre volumes, G.Trausch P.Margue G.Thill, MEN Luxembourg 1993
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |