Dukerria, duke batek okupatzen duen lurraldea edo berak gobernatzen duen lur zatia da. Erromatar Inperioan dux titulua militarrena zen, lurralderen batean aginte militarra zuenari ematen ziotena; horregatik, esan daiteke dukerria orduko barruti militarretako bat zela. Frankoek eta godoek, berriz, barruti administratibo jakin batzuei eman zien dukerri izena, erromatar probintzien parekoei.[1] Denboraren poderioz, dukerri batzuk burujabe bilakatu ziren bere eremuetan eta, aro modernoan, estatu bilakatu ziren.

Erreferentziak

aldatu
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Dukerri. .

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
admin 1