E segmentu

automobil-segmentua

E segmentua D eta F segmentuen artean kokatzen den automobilen segmentu bat da. Oro har, bost pertsona heldurentzako lekua dute, nahiz eta ezaugarri batzuen ondorioz lau lagunentzat hobeto moldatzen den, adibidez eserlekuen formagatik, edo atzeko tunel zentrala, atzeko trakzioa duten modeloen kasuan.

Audi A6
BMW 5 Saila

Gaur egun, automobil horiek 4,85 m eta 4,95 m arteko luzera dute, eta nagusiki sedanezko karrozerian, liftback-ean eta familiarrean ibiltzen dira. Motorrek bost eta zortzi zilindro artean izaten dituzte, eta 2,4 eta 5,0 litro arteko zilindrada; hala ere, 2,0 litroko lau zilindro eta hamar zilindro edo 6,2 litro arteko kirol-automobil ere badaude.

E segmentuko automobil bati "berlina handia" edo "berlina ertain handia" deitu ohi zaio, nahiz eta beste hizkuntza batzuetatik datozen antzeko beste termino batzuk ere badauden. Lur orotako ibilgailu bati "lur orotako ibilgailu ertaina" edo "ertain handia" deritzo.

kanpo estekak

aldatu
  NODES