Ebakortz

Ebakitzeko moldatutako hortza; bereziki ugaztunek goi- eta behe-barailen aurrealdean dituztenetako bakoitza

Ebakortzak ugaztun heterodontotan aurrean dauden lehenengo hortzak dira. Euren funtzioa moztea da. Ugaztun orojale eta belarjale askotan, gizakietan, adibidez, oso modu indartsuan mozteko diseinaturik daude. Katuetan, adibidez, txikiak dira eta ez dute lan handirik egiten, haragia mozteko letaginak erabiltzen direlako. Elefanteetan goiko ebakortzak eraldaturik daude eta letaginen antza dute. Karraskarietan beti hazten dira.

Ebakortz zentralak, eta atzean behekaldeko ebakortzak.

Gizakiek 2 ebakortz dituzte barail-erdi bakoitzean, hau da, guztira 8. Animalia familia bakoitzean hortzeria ezberdina denez aldaketak egon daitezke.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES