Eguzki-lore luzea (Carlina acaulis) landare loredunen espezie botaniko bat da, Asteraceae familiako Carlina generoko belarkara. Astalarra, basalarra edo kardalora izenak ere baditu. Eguzki-lorea 5 eta 30 zentimetro arteko altuera har dezake. 5 cm lore zuria izaten du. Abuztua eta urria artean loratzen dena. Mendian (1100 - 2400 m) bizi da.

Eguzki-lore luze
Eguzki-lorea Lapurdiko Senpere udalerriko baserri baten atean jarria.
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaCynareae
GeneroaCarlina (en) Itzuli
Espeziea Carlina acaulis

Carlina acanthifolia edo eguzki-lore labur ere eguzki-lore bada.

Mitologia

aldatu

Euskal Herriko mitologian eguzki-loreak ikur gisa garrantzi handia du. Bere itxurak eguzkia irudikatzen zuen, horregatik antzinako sineskeren arabera etxeak, baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz ateetan jartzeko ohitura zegoen, bestalde sorginkeria, aztikeria eta madarikazioen aurkako babeslea ere ba omen zen. Gaur egun oraindik baserri giroko leku askotan jarri ohi da. Sineskera horien arabera, eguzki-lorearen babes ahalmena San Joan eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen.

Sineskera hau orokorrean Mendebaldeko Europako herrialde askotan jasotzen da: adibidez, Pirinio mendietako bi alboetan, Aragoin bai eta Alpeetako eskualdean ere, betiere sorgin eta izaki gaiztoen inguruko babesle gisa. Aragoin Cardo de bruixas edo Cardo machico deitu ohi zaio, Alpeetako zenbait lekutan Alpeetako eguzkia ere deitzen zaio.

Iruditegia

aldatu
  NODES
mac 1
multimedia 1
os 1