Ekonomia klasikoa edo ekonomiaren eskola klasikoaekonomia zientzia moduan aztertu zuen lehenengo ekonomia eskola izan zen, XVIII. eta XIX. mendeko lehenengo erdian zehar garatu zena, Adam Smithek abiarazi eta John Stuart Millekin bukatu arte, tartean David Ricardo aurkitzen dela. Hala ere, ekonomiaren eskola klasikoan bildu beharreko ekonomialariei buruz iritzi ezberdinak daude. Karl Marx ekonomialariak (batzuen ustez azken ekonomialari klasikoa) sortu zuen ekonomia klasikoa terminoa eta bere iritziz kapitalismoa modu zientifiko eta ez apologetikoan aztertu zuten guztiak ere bildu behar ziren, XVII. mendeko William Petty eta garaiko aritmetiko politikoak izeneko ekonomialariekin hasita. John Maynard Keynes ekonomialariak, berriz, beste definizio bat eman zuen. Bere iritziz, eskola klasikoan merkatu-ekonomiaren akatsak (langabezia, esaterako) onartzen ez zituzten ekonomialari baikor guztiak bildu behar dira. Irizpide honi jarraiki, bere ustez Thomas Malthus elitzateke ekonomialari klasikotzat hartu behar, sistema ekonomikoaren krisiak nabarmentzen baitzituen[1]. Eskola klasikoa muga garbien inguruan biltzea zaila bada ere, ikuspegi komunak badaude: gehienak liberalismo ekonomikoaren aldekoak ziren, ondasunen balioa lanaren bitartez kuantifikatzea eta ekonomiaren garapena ekoizpenean edo eskaintzan oinarritzea defendatzen zuten.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. Sergio Ricossa: Diccionario de economía: clásica escuela, 95. orrialdea.
  NODES