El Liberal (euskaraz Liberala) 1901an aurretik Madrilen argitaratzen zen El Liberal egunkariaren Bilboko edizioa izan zen.

El Liberal
MotaEgunkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania
Argitaratze lekuaBilbo
Koloreazuri-beltzean
Banaketa
Banatze-eremua Euskal Herria
Maiztasunaegunkaria
Historia
IdeologiaErrepublikanismoa

Gerora jada egunkari hartan erredaktore eta kazetaria zen Indalecio Prietok erosi eta enpresa independentea bilakatu zen. El Liberal egunkari errepublikarra izanik ideologia honen bozeramailea izan zen. 1916ean Horacio Etxebarrietak erosi zuen.[1]

Prieto legebiltzarkide sozialistak El Liberal egunkarian idatzitako artikuluek Espainiako garaiko krisi politiko, moral eeta soziala islatzen dute. Marokoko Rifeko gerrari buruzko eguneroko artikuluak 1921eko iraila eta urriaren artean Crónicas de Guerra (Gerra Kronikak) izenburupean argitaratu ziren.

Indalecio Prietoz gain egunkari honetan Miguel Unamunok ere idatzi zuen.

Bilboko El Liberal egunkaria 1937. urtera arte kaleratzen jarraitu zen eta Euzkadi egunkariarekin batera Bizkaiko irakurriena zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Estornés Zubizarreta, Idoia «Partido Republicano Federal». Auñamendi Eusko Entziklopedia. 2014ko maiatzaren 17an kontsultatua.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES