El País informazio orokorreko egunkari espainiar salduena da. Bulego nagusia Madrilen dauka baina edizio eta ordezkaritzak, Espainiako erkidego guztietan. Franco hil eta 5 hilabetera sortu zen eta trantsizioan garrantzi handia izan zuen.

El País
El Pais logo 2007.svg
Motainformazio orokorra
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1976ko maiatzaren 4a
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaMadril
FormatuaBerliner (en) Itzuli
ArgitaletxeaGrupo PRISA
Banaketa
Ekoizpen osoa164.847 (2018ko otsaila)
Banatze-eremuaEspainia
Maiztasunaegunero
Salneurria2
Historia
SortzaileaJesús Polanco eta Juan Luis Cebrián
ZuzendariaJavier Moreno
Identifikadoreak
ISSN1576-3757 eta 1134-6582

www.elpais.com
Facebook: elpais Twitter: el_pais Mastodon: el_pais@mastodon.social Instagram: el_pais Telegram: elpaiscom Youtube: UCnsvJeZO4RigQ898WdDNoBw Edit the value on Wikidata

1980ko hamarkadan, Espainiako egunkari salduena bihurtu zen, ABC bigarren lekuan utzirik. Pentsamendu politikoari dagokionez, ezker moderatuaren inguruan kokatu ohi da.

Edizio estatalaz gain, edizio internazionala ere badu, Amerika Latinan inprimatu eta banatzen dena. Bestetik, edizio digitala dago, elpais.com, munduko gaztelerazko egunkaririk ikusiena da, 2016an 11.618.000 erabiltzaile baitzituen. Sare sozialetan duen presentzia ere nabaria da, Facebook-en 4.000.000 jarraitzaile ditu eta Twitter-en, berriz, 6.000.000 baino gehiago.

Hiru gizonek (José Ortega Spottorno, Jesús de Polanco eta Juan Luis Cebrián) fundatu zuten egunkaria. El País PRISA talde mediatikoaren jabetzakoa da.

Hedapena

aldatu

Paperezko euskarriari dagokionez, OJD-ren arabera, El País-ek batez beste 231.140 egunkari jartzen ditu salmentan eta horietatik 180.765 saltzen ditu, 2016ko uztailetik 2017ko ekainera arte egin zen neurketaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko edizioan, berriz, egunkariak batez beste 7.627ko hedapena du. Astelehenetatik larunbatetara egunkariaren tirada 172.513koa da eta igandeetakoa 229.857, Estatu mailan. Euskal Autonomia Erkidegoko edizioari dagokionez, astean (astelehena-larunbata) 6.436 ale eta igandeetan 15.035.

Egitura

aldatu

Ediciones El País S.L. enpresak argitaratzen du El País. Enpresa honen jabea, aldi berean, PRISA da.

PRISA taldea (Promotora de Informaciones Sociedad Anónima) Espainian sortutako multimedia enpresa-taldea da. Europako eta Hispanoamerikako hogeita bi estatuetan du presentzia. Talde barruan daude prentsako hedabideak, irrati kateak eta argitaletxeak. Adibidez: El País, Los 40 principales, Grupo Santillana, Cinco Días, Cadena Ser, Diario As talde honetakoak dira.

2016an PRISAren akziodun nagusiak ziren:

1.    Amber Capital UK LLP (19,29%)

2.    Rucandio SA, Polanco familia (17,53%)

3.    Telefónica SA (13,06%)

4.    International Media Group SARL, Qatarreko sultana den Ghanim Al Hodaifi Al Kuwari19​ (8,17%)

5.    GHO Networks SA de CV, Roberto Alcántara Rojas20​ (8,04%)

6.    HSBC Holdings PLC (7,46%)

7.    Banco Santander SA (4,19%)

8.    Fundación Bancaria Caixa d'estalvis y Pensions de Barcelona (3,83%)

9.    Nicolas Berggruen (1,22%)

El País egunkariaren zuzendaria Antoni Caño da eta David Alandete, Luís Bassets eta José Manuel Calvo zuendariordeak. Bestetik, El País-ek korrespontsaliak ditu ia Europako hiri guztietan, Paris (Marc Bassets), Erroma (Daniel Verdú), Latinoamerikako hiri nagusietan, Kolonbia (Francesco Manetto), Washington (Jan Martínez Ahrens). Txinan (Pekin), Israelen (Jerusalem), Marokon (Rabat) eta Arabiar Emirerri Batuetan (Dubai) ere aurkitzen dira berriemaileak (2018).

PRISA taldearen zuzendaritza honako hauek osatzen dute (2018):

-Presidentea: Manuel Polanco Moreno

-Zuzendari exekutiboa: D. Jose Luis Sainz Diaz

-Finantza-zuzendaria: D. Guillermo de Juanes

-Argitaletxe zuzendaria: D. Augusto Delkader

-Komunikazio eta Harreman Instituzionalen zuzendaria: D. Jorge Rivera

-Prisa Berrien kontseilu delegatua: D. Alejandro Martínez Peón

Negozio Eredua

aldatu

El País egunkariaren salmenta prezioa 1,50€-ekoa da. Aldiz, edizio digitaleko material guztia dohainik da, irakurleak ez du ezer ordaindu behar informazioa irakurtzeko. Hiru  harpidetza mota ezberdin daude (2018):

1.     Fin de semana: hilero 12,50€. Egunkaria eta bere osagarriak asteburuetan soilik.

2.     Premium: egunero 1,06€. Egunkaria gehi dituen gehigarri guztiak astelehenetatik iganderarte.

3.     Digital. 11,99€. Egunkaria eta dituen gehigarri guztiak gailu elektronikoetan izateko aukera.

El País egunkariak publizitatetik lortzen ditu diru sarrera gehienak, %60a zehazki (2017). Paperezko euskarrian publizitate sarrera gehiago dituzte, digitalean baino. 

2017. urtearen lehen hiruhilekoan El País-eko paperezko euskarriak %20ko galerak izan zituen diru sarreretan. Ostera, edizio digitaletik lortzen diren diru sarrerek %15eko igoera izan zuten. Beraz, El País-ek paperezko euskarriarekin gero eta diru sarrera gutxiago lortzen dituen heinean edizio digitaletik lortzen duenarekin orekatzea lortzen du. El País-ek 16,4 milioi eurotako sarrerak izan zituen, horietatik 7,5 milioi (%45) euskarri digitaletik lortu ziren.

Prisa talde mediatikoak 21,9 milioi eurotako irabaziak (garbiak) izan zituen 2017ko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean, aldiz, 13 milioi eurotakoak izan ziren. Irabaziak, PRISAren barruan dauden enpresa zein hedabide guztiak kontuan hartuta izaten dira: prentsa, irratia, hezkuntza eta abar.

Egunkariaren webguneak ez du paywall izeneko sistemarik erabiltzen, baina bai ematen dio irakurleari kiosko digitalera sartzeko aukera. Azken hauek argitalpen digitalak saltzeko sortu diren plataformak dira. Aleen prezioak, paperaren prezioarekin konparatuz, merkeagoak dira, inprimatze eta banatze gasturik ez baitago.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
INTERN 3
twitter 1