Elur-bola (sexu ekintza)
Elur-bola (ingelesez: Snowballing) sexu praktika bat da, non pertsona batek ahoan beste baten hazia duen, eta ondoren beste baten ahora pasatzen duen, normalki musu batekin[1][2][3][4].
Deskribapena
aldatuTerminoaren jatorria bikote homosexualetan dago[5]. Hala ere, testuinguru heterosexualean, snowballing da gizon batek bere semena jasotzen duenean neska baten ahotik, lehenago ahoan isuri diona. Hori honela uler daiteke: paper pasiboa edo menekotasun-papera hartu nahi duen gizona (felazioaz gain beste zerbait egin nahi duena), edo, besterik gabe, inhibiziorik eza eta sexu-taburik gabeko sexu-harremana adieraz dezakeena. Gizon batzuek samurtasun-keinu gisa egin dezakete hori, rol menderatzailea izan ondorengo rol-aldaketa.
Snowballinga, sarri, pornoan nabarmentzen da, batzuetan bukkake izeneko praktika baten zati bezala. Hemen, gizonek, eskuarki, nagusitasuna hartzen dute, eta semena emakumeen ahoen artetik pasatzen da. Hazia tu egin beharrean, askoz ohikoagoa da emakume batek ahoa irekitzea eta semen-jarioa oso astiro edo zurrustatxoa beste emakume baten ahoan uztea; prozesu hori geldoa da, eta, beraz, bideoan denbora gehiago ematen du horrek. Gainera, ahoen artean distantzia bat mantentzen da, aldatzen den fluido erreala hobeto ikusteko. Kasu batzuetan, semena aktoreetako batek edo biek irensten dute.
Arriskuak
aldatuSnowballingak gorputzeko fluidoak inolako oztoporik gabe elkartrukatzea dakar, eta, beraz, ez da sexu segurua. Arriskuak ahoko sexua babesik gabe egitearen antzekoak dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Partridge, Eric, 1894-1979.. (2006). The new Partridge dictionary of slang and unconventional English. Routledge ISBN 0-415-21258-8. PMC 62795456. (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- ↑ Marx, Eve.. (2004). What's your sexual IQ?. Citadel Press ISBN 0-8065-2610-6. PMC 56076156. (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- ↑ (Ingelesez) «Savage Love» The Stranger (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- ↑ (Ingelesez) «Savage Love» The Stranger (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- ↑ (Ingelesez) Victor, Terry; Dalzell, Tom. (2007-12-01). The Concise New Partridge Dictionary of Slang and Unconventional English. Taylor & Francis ISBN 978-0-203-96211-4. (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).