Emmanuel Levinas
Emmanuel Levinas (Kaunas, Lituania, 1906ko urtarrilaren 12a - Paris, Frantzia, 1995eko abenduaren 25a) lituaniar jatorriko frantses filosofoa izan zen.
Emmanuel Levinas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kaunas, 1906ko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | Frantzia Lituania |
Talde etnikoa | askenazia |
Heriotza | Clichy eta Paris, 1995eko abenduaren 25a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière de Pantin (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Friburgoko Unibertsitatea Estrasburgoko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Jacques Colette (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jacob Gordin (en) Martin Heidegger |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea, ethicist (en) eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Poitiersko Unibertsitatea Parisko Unibertsitatea Friburgoko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Martin Heidegger eta Jean-Paul Sartre |
Kidetza | Academia Europaea (en) |
Biografia
aldatuEstrasburgon egin zituen filosofia-ikasketak, eta Friburgon Heidegger eta Husserlen eskoletara joan zen. Harrezkero, fenomenologia onartu eta filosofia hori Frantzian zabaltzen lagundu zuen. Israeldarren Ekialdeko Eskola Normalaren zuzendari izan zen, eta filosofia-irakasle ere bai Poitiers, Paris-Nanterre eta Sorbonako unibertsitateetan.
Levinasen pentsamendua zentzu erlijioso eta metafisikoez beterik dago. Aniztasunaren eta desberdintasunaren defendatzailea izanik, eztabaida etengabeak izan zituen hegeliar kutsuko totalitarismoekin. Haren lan nagusiak dira: De l´existence à l´existant (1947, "Izatetik izatedunarengana"); Le Temps et l´Autre (1948, "Denbora eta Bestea"); Totalité et Infini (1961, "Osotasuna eta mugagabetasuna"); Difficile Liberté. Essais sur le judaïsme (1963, "Askatasun korapilatsua. Judaismoari buruzko saiakerak"); Humanisme de l´autre homme (1972, "Beste gizonaren humanismoa"); "Maurice Blanchoti buruz" (1975); "Etika eta mugagabetasuna" (1982) eta Hors sujet (1987).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.