Enbriogenesi
Enbriogenesia (enbrioi + genesi) enbrioia osatzen eta garatzen den prozesua da.
Zigotoa
aldatuObulu eta espermatozoide bat elkartzerakoan zelula berri bat sortzen da, honek garapen prozesu bat jasaten du, enbrio garapena deritzona eta lau etapatan zatitua dago: segmentazioa, morfogenesia, bereizketa eta hazkundea.
Lehendabizi aploideak (esperma eta obulua) elkartu egiten dira diploidea (zigotoa, material genetikoa bi aldiz duena) sortuz.
Blastula eta gastrula
aldatuZelula mitosia egiten hasten da kopia ugari sortuz, zelula hauek blastomeroak dira. Hasieran blastomeroek esfera itxurako masa zelular trinkoa eratzen dute, morula izenekoa. Morularen erdigunean hutsune bat sortzen da erdiguneko zelulak periferiarantz mugitzen direlako . Blastula izeneko egitura sortuz, erdiguneko hutsune hori blastozole izeneko likidoz beterik dago. Blastularen sorketarekin bukatzen da segmentazio fasea.
Zelulak zatitzen jarraitzen dute modu aktiboan, gastrulazio prozesua deritzo, eta prozesu honetan zelulak antolatuta birbanatzen dira eta gastrula izeneko egitura sortzen da. Gastrulan jada hiru geruza bereiz ditzakegu, kanpoaldeko zelulek ektodermoa eratzen dute, erdialdekoek mesodermoa eta barrualdekoek endodermoa. Hiru geruza hauek izango dira ehunak sortzeko arduradunak, hain zuzen ere ehunak gastrulan dauden hosto enbrionarioetatik sortzen dira.
Gastrulazioa, beraz, enbrioiaren oinarrizko egitura patroia mugatzea duen enbrioiaren garapen fasea da. Hiru geruza enbrionario edo blastodermikoetatik abiatuz animaliaren gorputzeko ehun, organo eta sistemak eratuz.
Organogenesia
aldatuOndoren bereizketa fasean organogenesia gertatzen da.