Enperadorearen urtebetetzea

Enperadorearen urtebetetzea (japonieraz: 天皇誕生日 Tennō tanjōbi?, euskaraz: «Japoniako enperadorearen urtebetetzea») japoniar egutegiaren jaiegun nazionala da.[1] Gaur egungo enperadore japoniarra, Naruhito, 1960ko otsailaren 23an jaio zen, eta, beraz, urtero ospatzen dute egun horretan.[2]

Enperadorearen urtebetetzea
Izen ofiziala天皇誕生日 (japonieraz: Tennō tanjōbi?)
TokiaJaponia
Data
DataOtsailaren 23

Historia

aldatu

Bigarren Mundu Gerraren aurretik, jaialdia Tenchōsetsu (japonieraz: 天長節?) izena zuen, baina Japoniaren porrotaren ondoren, 1948an, gaur egungo izena hartu zuen. Aipatzekoa da Shōwa enperadorearen erregealdian (1926 – 1989), jaia apirilaren 29an ospatzen zutela. Enperadorea hil ondoren, apirilaren 29ko jaieguna mantendu egin zen, 1989an Midori no hi bezala berrizendatuz eta 2007tik Shōwa no hi bezala.[3]

2020tik aurrera, otsailaren 23an, zeremonia publiko bat egiten dute Tokioko Jauregi Inperialean, non, oro har, urteko gainerako egunetan jendearentzako sarbidea mugatua izaten den. Enperadorea, Masako enperatrizarekin eta Familia Inperialeko beste kide batzuekin batera, jauregiko balkoi batean agertzen da eta Japoniako banderak dituzten bertaratutakoen zorionak jasotzen ditu.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Japanese Holidays» japan-guide.com.
  2. (Ingelesez) Akihito. in: Encyclopædia Britannica..
  3. (Ingelesez) «Golden Week» japan-guide.com.
  4. (Ingelesez) Tenno No Tanjobi celebrates the Emperor's birthday in Japan. TokyoTopia Or Tokyo Made Simple.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
Idea 1
idea 1