Entremes
Entremesa[1] (gaztelaniaz: entremés) ekitaldi bateko antzezlan komiko bat da, bertsoz edo prosaz idatzia. Lope de Ruedak sortua, Espainiako antzerki klasikoko komedietako lehen eta bigarren emanaldien artean antzeztu ohi zuten. Bere hasieran, bere argumentua nagusiarekin bat egiten zuen, atseden edo interludio komiko gisa. Gero, bere izaera propio garatu zuen.[2]
Bere urrezko aroa XVI. mendearen bigarren erditik XVII. mendearen erdialdera arte iraun zuen. Miguel de Cervantes, Luis Quiñones de Benavente eta Francisco de Quevedo dira orduko egilerik nabarmenenak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003] eta Elhuyar Hiztegia
- ↑ Eugenio Asensio, Itinerario del entremés. desde Lope de Rueda a Quiñones de Benavente. Con cinco entremeses inéditos de D. Francisco de Quevedo. Madril: Gredos, 1971
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |