Equisetum arvense
Equisetum arvense Equisetaceae familiako landare-espeziea da. Euskaraz eztainu-belar eta azeri-buztan izenak ematen zaizkio, Equisetum generoko beste espeziei bezala[1].
Equisetum arvense | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Polypodiopsida |
Ordena | Equisetales |
Familia | Equisetaceae |
Generoa | Equisetum |
Espeziea | Equisetum arvense Linnaeus, 1753
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | horsetail herb (en) eta horsetail (en) |
Landare bizikorra da. Zurtoina errizoma modukoa du, zeina antzua edo ugalkorra izan baitaiteke. Zurtoin ugalkorrak atera eta gero sortzen dira antzuak. Zurtoin antzuak luzeagoak izaten dira, eta adar luzeak (5-50 cm) eta 20 segmenturainokoak izaten dituzte; zurtoin ugalkorrak, aldiz, motzagoak izaten dira, eta zukutsuagoak. Mineraletan aberatsa da: silikatoak (%5-8), potasioa (%1,8), kaltzioa (%1,3), aluminioa, sufrea, magnesioa eta manganesoa[2]
Ipar hemisferioan bizi da. Beharrezkoa du hezetasuna eta, beraz, toki laiotz hezeetan hazten da, erreka bazterretan eta iturri edo putzuetatik hurbil.
Sendagintzan erabiltzen da, propietate diuretikoak dituelako, batez ere; giltzurruneko gaitzak eta harriak sendatzeko baliatzen da, bai eta odoljario eta odol-gorakoen kontra egiteko ere. Garai batean, zainzuriak bezala jaten zituzten azeri-buztanaren zurtoinak, eta espartzuak egiteko ere erabiltzen zuten landarea. Gaur egun, nekazaritza ekologikoan ere baliatzen da, onddo eta izurriteen kontra[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Equisetum Euskalterm. Euskara.euskadi.net
- ↑ Navdeep Singh SANDHU, Sarabjit KAUR, Divneet CHOPRA: «Equisetum arvense: Pharmacology and Phytochemistry - A Review» Asian Journal of Pharmaceutical and Clinical Research. Vol. 3, Issue 3, 2010. Ajpcr.com
- ↑ Jakoba ERREKONDO: «Azeri-buztana» Argia.com
Kanpo estekak
aldatu- «Azeri-buztana» Euskal Herritar Medikuntza. Euskalherritarmedikuntza.blogspot.com.es