Erbi-ezpain
Erbi-ezpaina[1] sortzetiko aurpegiko deformazioa da, bereziki goiko ezpainekoa. Ezpaina eratzen duten bi edo gehiago prozesu enbriologikoak ez dira behar bezala fusionatzen eta ondorioz arrail-moduko bat geratzen da. Bakuna edo bikoitza izan daiteke (alde bat edo biak erasaten diren kontu).[2] Ezpainetako pitzadura enbrioiaren prozesu maxilar eta nasomedialaren fusio osatugabearen ondorioz sortzen da, eta jaiotza-akats ohikoenetako bat da (sortzetiko malformazioen % 15 inguru da). Sarritan, ahosabai-arrailarekin edo pitzadura palatinoarekin agertzen da.
Erbi-ezpain | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | facial feature (en) , Sortzetiko eritasuna, facial cleft (en) , stomatognathic system abnormality (en) , sindromea eritasuna |
Espezialitatea | medikuntza genetikoa |
Asoziazio genetikoa | |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | Q35 eta Q37 |
DiseasesDB | 29414 |
MedlinePlus | 001051 |
eMedicine | 001051 |
Disease Ontology ID | DOID:0050567 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Arazoak
aldatuErbi-ezpainak zenbait eragozpen eragin ditzake kaltetuen artean, hala nola:[3]
- Elikatzeko zailtasunak: haurrak arazoak izan ditzake amaren esnea xurgatzeko.
- Entzumen-galera: erdiko belarria eta eztarria lotzen dituen hodiaren disfuntzio batek belarrian infekzioak eragin ditzakeelako.
- Hizketaren eta hizkuntzaren atzerapenak: ezpainaren eta eztarriaren afekzioaren ondorioz, mintzatzeko zailtasunak egon daitezke.
- Hortzetako arazoak: hortzeriaren garapen normalean izan daitezkeen zailtasunak.
Gainera, arazo psikologiko eta emozionalak ere gerta daitezke, ezpain leporinoak eta ahosabai-arrailak burmuinari edozein modutan eragiten ez dioten arren, aurpegia malformatzen duelako.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Información sobre labio leporino de paladar henido de la SECPRE» https://secpre.org/.
- ↑ (Gaztelaniaz) Corbo Rodríguez, María Teresa; Marimón Torres, María E.. (2001). «Labio y paladar fisurados. Aspectos generales que se deben conocer en la atención primario de salud» Rev Cubana Med Gen Integr 17 (4): 379-85..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |