Eriskay poni Eskoziako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Eriskay ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Eskozia

Eskoziako bertako hiru poni arrazetako bat da. Beste biak Shetland ponia eta Highland poniak dira. Galloway poni arraza berriz XVIII. mendean galdu zen. Eriskay ponia zelta poniak izeneko sailkapen taldean kokatzen da.

Arrazaren jatorria Kanpoko Hebridak uhartediko Eriskay uhartean dago. Bere arbasorik zuzenak Hebridetako bertako poniak izan ziren, bera hauen azken ondorengoa izanik. Oro har poni hauen kolorea urdinxka da eta ilaia luzea dute neguan, eguraldi kaskarrengatik babesteko.

Arrazaren historia

aldatu

Antzineko arraza da, esan bezala Zelta ponien izeneko taldean kokaturik. Eriskay poniak mendetan samalda erdi basatietan larretu dira Eskoziako ipar mendebaldeko uhartetan.

Arrazaren egoera

aldatu

Rare Breeds Survival Trust delako elkartearen arabera, arrazaren egoera oso larria da eta desagertzeko zorian dago. Bretainar zaldi arrazen artean egoera okerrenean dagoena izanik. Dena den azken urtean hainbat urrats eman dira arraza babesteko[1].

Ezaugarriak

aldatu
  • Kolorea: Ohiko kolorea urdinzka da. Hainbat ale beltzak dira. Beltzazkak diren ale hauek deigarriak dira askotan muturra argia dutelako[2]. Ez da onartzen bizkarrean zeharreko arraia iluna, nahiz eta beste hainbat antzineko poni arrazetan ezaugarri hau tarpanarekiko gertutasunaren ezaugarritzat joitzen den.
  • Altuera: 122 eta 137 zentimetro artean soin gurutzera.
  • Ilaia. Trinkoa, neguko eguraldi zakarraren aurrean babesten diona. Zurda eta isatsa iletsuak, ilaia mardularekin.
 
Ponia Eriskay uhartean
  • Hanka finak dira, eta soilik orpoan daukate ile xerlo fin bat.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES