Ernest Gellner (Paris, 1925eko abenduaren 9a - Praga, 1995eko azaroaren 5a) filosofo eta antropologo soziala izan zen.

Ernest Gellner

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErnest André Gellner
JaiotzaMontrouge eta Paris1925eko abenduaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
Talde etnikoaTxekiarra
HeriotzaPraga1995eko azaroaren 5a (69 urte)
Hezkuntza
HeziketaBalliol College
St Albans School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, antropologoa, katedraduna, soziologoa, politologoa eta saiakeragilea
Lantokia(k)Cambridge
Enplegatzailea(k)London School of Economics
Edinburgheko Unibertsitatea
Central European University (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaBritainiar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
MugimenduaArrazionalismo kritikoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraCzechoslovak army in exile (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Bohemiako judu alemaniar hiztun bikote baten seme, London School of Economicseko eta Cambridgeko Unibertsitateko irakasle izan zen. Gizarte zientzietan eragin handienetako izan duen pentsalarietakoa da. Nazionalismoaren inguruko teoria originaletako baten sortzailea da, Though and Change-n azaldua. Haren arabera, nazionalismoa modernitatearen halabeharrezko produktua da, izan ere, modernotasunak hiritarren gizarte homogeneoak sortzeko kultura idatziak behar baititu. Ondoren idatzi zuen Nations and Nationalism lanean, kultura literario eta gizarte industriala bitarteko trantsizioaren oinarri materialak aztertu zituen.

Filosofo gisa, gaur egungo gizartearen arrazionaltasun kontzeptua garatu zuen eta bertan egungo kapitalismoak duen irrazionaltasuna maila altua azpimarratu zuen. Horrez gain, gizakien historia hiru atal handitan banatzen zuen: gizarte ehiztari-biltzailea; nekazale gizartea eta gizarte industriala). Banaketa hori bi iraultzan handiren bidez egin ziren haren ustez: Iraultza Neolitikoa eta Iraultza Industriala. Hala, gizarte bakoitzari mentalitate mota bat egotziko dio, nahiz eta bere analisia konplexuagoa egingo den gizarte mota bakoitza baldintzatzen duten ekoizpen, kognizioa eta koertzio faktore anitzak sartzen dituenean.


Nazionalismoa

aldatu

1983an Nations and Nationalism argitaratu zuen. Gellner-en iritziz, nazionalismoa oinarrian printzipio politiko bata da zeinaren arabera batasun politikoa eta batasun nazionala elkarren artean kongruenteak izan behar diren[1]. Gellner-ek dio, nazionalismoaren agerpena eta behar soziologiko bezala bilakatzea mundu modernoan baino ez zela eman. Aurreko garaietan (Historiako fase "agroalfabetizatuan"), agintariek haien menpekoen artean homogeneotasun kulturala ezartzeko pizgarri gutxi zuten. Baina gizarte modernoan lana tekniko bilakatzen da. Gizakiak makinekin batera lan egin behar du eta ikasi egin behar du. Komunikazio inpertsonal baten beharra dago, testuinguru gabea eta kultur estandarizazio maila altukoa.

Gellner-en teoriari eginiko kritikak

aldatu
  • Funtzionalistegia da. Gellner-en kritikoen arabera, fenomenoa azken emaitzaren arabera azaltzen du: gizarte industrialak ezingo zukeen funtzionatu nazionalismorik gabe (Tamini 1996)
  • Ez du modu egokian interpretatzen nazionalismoa eta industrializazioaren arteko harremana (Smith 1998).
  • Ez ditu kontuan hartzen antzinako Erromako, Greziako... mugimendu nazionalak (Smith 1995)
  • Ez du kontuan hartzen gizarte ez industrialetako nazionalismoa ezta ere gizarte postindustrialetako nazionalismoaren birsortzea.Smith 1998).
  • Ez ditu azaltzen nazionalismoak sortzen dituen grinak. Zergatik gizabanakoa herrialde baten alde borrokatzen eta hiltzen da? Connor 1993)
  • Ez du kontuan hartzen gerraren eta armaden eragina homogeneizazio kulturalean eta nazionalismoan. Militarismoa eta derrigorrezko hezkuntzaren arteko lotura ez du kontuan hartzen(Conversi 2007).
  • Words and Things, A Critical Account of Linguistic Philosophy and a Study in Ideology, London: Gollancz; Boston: Beacon (1959).
  • Thought and Change (1964)
  • Saints of the Atlas (1969)
  • Contemporary Thought and Politics (1974)
  • The Devil in Modern Philosophy (1974)
  • Legitimation of Belief (1974)
  • Spectacles and Predicaments (1979)
  • Soviet and Western Anthropology (1980) (editor)
  • Muslim Society (1981)
  • Nations and Nationalism (1983)
  • Relativism and the Social Sciences (1985)
  • The Psychoanalytic Movement (1985)
  • The Concept of Kinship and Other Essays (1986)
  • Culture, Identity and Politics (1987)
  • State and Society in Soviet Thought (1988)
  • Plough, Sword and Book (1988)
  • Postmodernism, Reason and Religion (1992)
  • Conditions of Liberty (1994)
  • Anthropology and Politics: Revolutions in the Sacred Grove (1995)
  • Nationalism (1997)
  • Language and Solitude: Wittgenstein, Malinowski and the Habsburg Dilemma (1998)


Erreferentziak

aldatu
  1. Gellner, Nationalism, 1983, 1. or.
  NODES
multimedia 1
os 10