Erradula
Erradula molusku batzuek elikatzeko erabiltzen duten egitura anatomiko bat da, horzdun mihi baten antzekoa[1]. Gastropodoek eta zefalopodoek dute batez ere, bibalbioek ez. Moluskuen taldeko egitura propioa da eta haietatik aparte ez da aurkitzen.
Hortz txiki ugari dituen zinta bat da eta elikagaia hestegorrian sartu aurretik txikitzeko erabiltzen dute, hala molusku belarjaleek nola haragijaleek.
Egitura
aldatuBi atal nagusi ditu:
- Odontoforoa: kartilagozko oinarri bat da, azpian erradula mugituko duten muskuluak txertatzen zaizkio. Kanpotik barnerantz mugitzen da[2].
- Benetazko erradula: odontoforoa estaltzen duen egitura da, hortzen ilarek osatzen dutena.
Hortzak
aldatuAurretik atzera doazen hortzen ilarak azaltzen ditu erradulak. Erdialdeko ilara bat dago, hortz nagusiak dituen ilara bakarra, eta alboetan bigarren mailako hortzen ilarak eta bazterreko hortzen ilarak daude.
Belarjaleek hortz gehiago dituzte, algak arraspatzeko hortz asko behar baitira. Haragijaleek erdialdeko ilara badute eta alboetakoak galduz joan dira.
Kitinazko hortzak dira, baina askotan mineralizaturik aurkitzen dira kaltzio karbonatoz, magnetitaz, fosfato ferrikoz edota hainbat mineralen trazaz (opalo, lepidokrozita, frankolita, dahlita, goetita...)[3].
Funtzionamendua
aldatuGihar indartsuei esker ahotik kanporatu egiten da erradula eta sustratua karraskatzen du. Listu guruinek mukia jariatzen dute erradula lubrikatzeko eta askaturiko partikulak pilatu eta irensteko.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Slug and Snail Anatomy. (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
- ↑ (Ingelesez) Guralnick, Robert; Smith, Krister. (1999-08). «Historical and biomechanical analysis of integration and dissociation in molluscan feeding, with special emphasis on the true limpets (Patellogastropoda: Gastropoda)» Journal of Morphology 241 (2): 175–195. doi: . ISSN 0362-2525. (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
- ↑ Lowenstam, H.A. and Weiner, S.. (1989). On Biomineralization. Oxford University Press, New York, 324 or..
- ↑ Hayward, PJ. (1996). Handbook of the Marine Fauna of North-West Europe. Oxford University Press, 484–628 or. ISBN 978-0-19-854055-7..