Erratz-txilar
Erratz-txilarra (Erica scoparia) Erikazeoen artean altuera handiena lor dezakeen zuhaixka argal eta tentea da. Normalean 0,5-2,5 m artekoa izanik, 7 metrotara hel daiteke. Bestalde lore txikienak eta kaskarrenak dituen txilarra da.
Erratz-txilar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Ericaceae |
Generoa | Erica |
Espeziea | Erica scoparia |
Morfologia
aldatuAdaxkak gaztea ilegabeak ditu, eta bertan hosto txikiak, forma linearrekoak, berdexkak eta ilegabeak, 3-4 bertizilotan antolatzen dira[1]. Loreak ez dira oso ikusgarriak, gehienetan berdexkak izan arren, zenbaitetan kolore gorria hartzen dute. Hauek muturreko luku estutuan biltzen dira; sepaloak, bai adaxkak bai hostoak bezala ilegabeak dira. Anterak luzakin gabekoak dira[2], eta eslotiloa pixka bat irtena da.
Polinizazioa
aldatuErica scopariaren lorazioa maiatzetik abuztura ematen da, garai horretan polinizazioa intsektuen edota airearen bitartez gertatuz[1].
Banaketa eta habitata
aldatuLurzoru haretsuetan eta silizeotan bizi da, hainbat sastrakadi eguzkitsuetan parte hartuz[1], besteetan baso ezkutuetako soilgune eta orlak kolinizatuz[2].Europa erdialdeko eta mendebaldeko endemikoa izanik, oso ugaria da Mediterraneo ertzeko herrialdeetan, hauen artean Portugal, Espainia, Frantzia, Italia eta Jugoslavia. Euskal Herrian, ekialdetik mendebaldera doan erdiko banda zabal batean aurkitzen da, normalean mendiko karraskaletan. Hala ere, ipar isurialdeko leku isolatu batzuetan ere azaltzen da[1].
-
Erica scoparia.
Erabilerak
aldatuTxilar erratzak egiteko gehien erabili izan den espeziea da, izan ere, horregatik hartzen du "erratz-txilarra" izena arrunta[2].
-
Txilar erratza.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
- ↑ a b c Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco 2004 ISBN 8445720902. PMC 432948603. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).