Erreakzio-motorra, erreaktorea edo jet (ingelesez jet engine), motor mota bat da abiadura handian fluido bat askatzen duena aurreranzko bultzada sortuz, Newtonen legeak jarraituz. Definizio honek, turborreaktoreak, turbofanak, suziri-motorrak, estatorreaktoreak eta pultsorreaktoreak hartzen ditu kontuan, baina normalean gas-turbina moduan esagutzen dena da, gas-zurrusta sortuz propultsioa eragiten duena.

Jupiter S-3 Rocket Engine Udvar-Hazy

Historia

aldatu

Erreakzio-motorraren sorrera K.o. I. mendean koka daiteke, Heron Alexandriakoak eolipila asmatu zuenean. Asmakizun horrek ez zuen erabilerarik izan garai hartan. Ondoren, zurrusta-propultsioa txinatarrek sortutako suziriaren asmakizunarekin hasi zen XI. mendean. Hasiera batean, su artifizialak sortzeko erabili zen eta aurrerago garatuz joan zen armen erabilerarako. Hala ere, teknologia hau ez zen gehiago garatu mendeetan, ez baitzen eraginkorra.

Errentagarria izateko gakoa gas-turbinaren erabilera izan zen, 1903. urtean Ægidius Elling Norvegiako ingeniariak eraikia. Zurrusta-propultzioaren lehenengo patenteak 1917. urtean egin ziren. Motor horiek ez ziren fabrikatu garai hartako metalurgia eta diseinu mugengatik. Arazoetako batzuk, segurtasuna, gehiegizko pisua, fidagarritasuna eta etengabeko erabilera dira.

1929. urtean, Frank Whittle ingeniariak, turborreaktore baten ideiak proposatu zizkion haren gainekoari. 1930. urteko urtarrilean, bere lehen patentea eskatu zuen. 1935. urtean, Hans von Ohain alemaniarrak antzeko diseinua egin zuen, eta, aldi berean, Espainiako Virgilio Leret ingeniari aeronautikoak, Mototurbocompresor de Reacción Continua izeneko erreakzio-motorra patentatu zuen Madrilen 1935. urteko martxoaren 28an. Haren fusilamenduak proiektua aurrera eramatea oztopatu zuen eta diseinuaren planoek ingelesen eskuetan bukatu zuten.

Lehenengo diseinuetako arazoak, fluxu zentrifugoko motor moduan esagutuak, konpresoreak airea azeleratzen zuen aire sarreratik, motorraren kanpoaldera, bertan airea konprimatzen zen haren abiadura presio bihurtuz. Diseinu horien abantailetako bat ezaguna zela zen, superkonpresore zentrifugoetan zegoelako. Hala ere, teknologiaren mugen eraginez, konpresoreak diametro handia behar zuen beharrezko potentzia lortzeko.

 
Erreakzio-motorra

Anselm Franz austriarrak, Junkerseko (Junkers Motoren edo Jumo) langileak, arazo horiek konpondu zituen fluxu axialeko konpresorea jarriz, alderantzizko turbina moduan funtzionatuz. Airea motorraren aurrealdetik sartzen zen eta helize-etapa bidez atzealdera bidaltzen zen, eta, bertan, biratzen ez zuten helizeen aurka talka egiten zuen. Prozesu honek ez zuen konpresore zentrifugoak lortzen zuen besteko potentzia lortzen; izan ere, beharrezko konpresioa lortzeko, zenbait helize talde kokatzen ziren. Nahiz eta konplexutasun guztia hori gehitu, motorraren diametroa askoz txikiagoa zen. Jumo hurrengo motoretzat ezarri zen eta emaitza Jumo 004 izan zen. Arazo txikien ondoren, motorra serieko produkzioan hasi zen 1944. urtean, erreakzio-motorreko lehen ehiza-hegazkinean, Messerschmitt Me 262-a. Bigarren mundu gerra amaitu zenean, aliatuek hegazkina aztertu zuten eta estatubatuarren eta sovietarren erreakziozko lehen ehiza-hegazkinak egin ziren.

Fluxu zentrifugoko motorrak hobetuz joan dira. Errodamenduen hobekuntzarekin, ardatzeko abiadurak handitu egin dira, konpresorearen diametroaren garrantzia gutxituz. Motorraren luzeera txikiagoa izatea diseinuaren abantaila handia da. Gainera, osagaiak gogorrak dira, fluxu axialeko motoreak bestetik, apurtzeko errazagoak.

Erreakzio-motor mota asko daude, batzuk hurrengoak dira:

Mota Deskribapena Abantailak Desabantailak
Turborreaktore Turbina-motorrak dira Diseinu sinplea. Abiadura handietan eraginkorra. Zaratatsua da. Errendimenduan ez du hobekuntzarik.
Turbofan Konpresoreko lehenengo etapa handitua, motorraren inguruko airea hartzeko. Isilagoa. Airearen irteerako temperatura baxuagoa. Konplexutasun handiagoa du.
Estatorreaktore Daukan formagatik eta abiaduragatik sarreran airea konprimatu egiten da. Atal mugikor gutxi. Abiadura altuak lortzen ditu. Funtzionatzeko hasierako abiadura handia behar du.
Suziri-motor Aire-zurrustada botatzen du funtzionatzeko. Atal mugikor gutxi. Abiadura altuak lortzen ditu. Oso zaratatsua da. Tenperatura altuak ematen dira barnealdean.
Pultsorreaktore Airea aldizka konprimatu eta erretzen da konstante izan beharrean. Diseinu oso sinplea. Zaratatsua da eta efizientzia baxukoa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Erreakzio-motor.Energiaren Euskal Erakundea, eve.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-1).
  2. Merging Air and Space (PDF)

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 5