Errepublika autonomo
Errepublika autonomoa Estatu baten banaketa administratibo bat da, autonomia maila altua duena. Antolaketa mota hau, nagusiki, estatu federaletan erabiltzen da, edo gainontzeko nazioarekiko izaera berezi bat duten lurraldeetan, euren independentzia eragozteko modu bezala.
Adibide batzuk, Sobietar Batasunean ezarritako errepublika autonomoei dagozki, Errusiako Federazioan, Azerbaijanen (Nakhitxevan), Georgian (Abkhazia eta Adjara), Ukraina (Krimea) eta Uzbekistanen (Karakalpakistan) mantentzen direnak.