Eskilo (antzinako grezieraz: Αισχύλος, Aiskhulos; Eleusis, K.a. 525 aldean - Gela, Sizilia, K.a. 456) [1]Antzinako Greziako poeta eta antzerki-idazlea izan zen. Tragedia grekoaren sortzailetzat jotzen da. Ekintza eta elkarrizketak sartu zizkien pertsonaiei. Maskara eta dekoratuen erabilera ere bere berrikuntzak dira. Antzeztu, koreografiaz arduratu eta zuzendu ere egiten zuen. Bere zazpi tragedia gorde dira.[2] Eskiloren literatur lanek jainkoen presentzia ahalguztiduna Greziar heroi eta mitoen istorioak kontatzen dituzte.[3]

Eskilo

Bizitza
JaiotzaEleusis, K.a. 525
HerrialdeaAntzinako Atenas
HeriotzaGela, K.a. 456 (68/69 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Familia
AitaEuphorion of Eleusis
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraktragedy writer (en) Itzuli, gudaria eta antzerkigilea
Lan nabarmenak
Genero artistikoaTragedia greziarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakSalaminako gudua
Maratongo Gudua
Plateako gudua

IMDB: nm0012634 IBDB: 3914
Musicbrainz: bb3934cc-aca7-46c2-90f4-29f7c1ccb7e7 Discogs: 1340893 IMSLP: Category:Aeschylus Find a Grave: 87135514 Edit the value on Wikidata

Biografia eta lanak

aldatu

Salamina eta Maratongo guduetan hartu zuen parte. Oso gazte zela hasi zen antzerkia idazten, eta behin baino gehiagotan irabazi zituen sariak lehiaketetan. Bere izena Mediterraneo guztira zabaldu zen. Sirakusako Hieronen gortean onartua izan zen, Sizilian bigarrenez izan zenean.

Berak idatzi zituen laurogeita hamar antzerkietatik, zazpi bakarrik heldu dira gaur egunera: Erregutzaileak (Iketides, K.a. 490), Persiarrak (Persai, K.a. 472), Zazpiak Tebaren kontra (Hepta epi Thebas, K.a. 464), Prometeo kateatua[4] (Prometeus desmotes), eta Orestesen trilogia (Oresteia, K.a. 458). Azken horretan, Agamenonen itzulera eta Klitemnestrak eta Egistok nola hil zuten deskribatzen du (Agamemnon), hiltzaileen zigorra (Koreoforoak), eta Orestesen auzia (Eumenideak).

Eskilo hartu ohi da Greziako tragediaren sortzailetzat, dramari lege zehatzak ezarri baitzizkion, koruaren lirismotik aldenduz eta elkarrizketa eta ekintza sartuz. Maskara, jantzia eta azaltzeko modua berritu zituen. Antzinako Greziako elezaharrak hartu zituen, eta herriaren erruduntasuna gaitzetsi zuen. Filosofoa eta moralista zen; zuzenbidearen lehentasuna azpimarratu zuen mendekuaren gogo itsuaren kontra, justizia legearen kontra, izpiritua indarraren kontra. Poeta lirikoa izaki, bere hitzaren indarrari esker, tragedia bere gailurrera eraman zuen.

Heriotza

aldatu

K.a. 458an Siziliara itzuli zen azken aldiz eta bertan Gela bisitatu zuen. Bizpahiru urte beranduago hil zen. Valerio Maximok idatzi zuen hiriaren kanpoaldean hil zela, arrano batek dortoka bat burura bota zionean, bere burua dortoka irekitzeko arroka batekin nahastu eta gero. Ohitura hori dute ugatzek eta sai motzek. Pliniok bere Naturalis Historiæ lanean aipatzen du Eskilo hiritik kanpo zegoela, profezia batek iragarri ziolako goitik eroritako objektu batek hilko zuela[5].

Eragina

aldatu

Historian zehar erreferente izan da Eskilo:

Arriskutsua ikusten dut zein sei edo zazpi autore aterako nituzkeen naufragiotik aipatzea. Inguruabarrek agintzen dute. Une honetan, berbarako, Eskilo, Khayyam eta Mallarme hautatuko nituzke. (Joan Brossa)[6]

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Eskilo - Pertsona-izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
  2. «Eskilo - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
  3. «Antzinako Greziaren handitasuna» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
  4. Eskilo. Prometeu burdinetan. in: Euzko-Gogoa (1959. Ilbeltza-Otsaila). euskaratzailea: Bingen Ametzaga andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2015eko ekainak 12).
  5. McKeown, J. C.. (2013). A cabinet of Greek curiosities : strange tales and surprising facts from the cradle of western civilization. Oxford University Press ISBN 978-0-19-998211-0. PMC 839686764. (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
  6. «Antologia, Joan Brossa» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 3
idea 3