Eskizofrenia

Buruko gaixotasun mota bat

Eskizofrenia gaixotasun psikologiko larria eta kronikoa da, hau da, behin garatu eta bizitza osorako duguna. Batzuetan pertsonak errealitatearekin apurketak dituzte, haluzinazioak, delirioak (sinesmen faltsuak) eta abar.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen
Eskizofrenia
Deskribapena
Motapsychotic disorder (en) Itzuli, schizophrenia spectrum disorder (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaPsikiatria
Psikologia klinikoa
Sintoma(k)Psikosia, cognitive dysfunction (en) Itzuli, eritasuna
Haluzinazioa
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakarmodafinil (en) Itzuli, olantzapina, ziprasidone (en) Itzuli, acetophenazine (en) Itzuli, bexarotene (en) Itzuli, aripiprazole (en) Itzuli, tioridazina, flufenazina, loxapine (en) Itzuli, (±)-molindone (en) Itzuli, klorpromazina, haloperidol, errisperidona, brexpiprazole (en) Itzuli, iloperidone (en) Itzuli, pimozide (en) Itzuli, (E)-chlorprothixene (en) Itzuli, erreserpina, (Z)-thiothixene (en) Itzuli, klozapina, trifluoperazine (en) Itzuli, clonazepam (en) Itzuli, Karbamazepina, mesoridazine (en) Itzuli, paliperidone (en) Itzuli, iloperidone (en) Itzuli, (Z)-thiothixene (en) Itzuli, zotepine (en) Itzuli, cariprazine (en) Itzuli, transclopenthixol (en) Itzuli, perphenazine (en) Itzuli, (R,R)-asenapine (en) Itzuli, carphenazine (en) Itzuli, flupentixol, (RS)-amisulpride (en) Itzuli, pipotiazine (en) Itzuli eta levosulpiride (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKF20 eta F20.9
GNS-9-MK295.9, 295.90 eta 295
GNS-10F20
GNS-9295295
OMIM181500
DiseasesDB11890
MedlinePlus000928
eMedicine000928
MeSHD012559
Disease Ontology IDDOID:5419

Eskizofrenia gutxi gorabehera 17 urtetik gora garatzen hasten da.

Sintomak bost taldetan banatzen dira.

  • Lehenengo taldean, sintoma positiboak daude. Zoraldiak (delirioak), lilurapenak (haluzinazioak), jokabide aldaketak, eta urduritasuna. Psikosi izena hartzen duten sintomak dira.
  • Bigarren taldean, sintoma negatiboak daude. Hala nola: loezina (insomnioa), gose falta etab.
  • Hirugarren taldean, adimenarekin lotuta dauden sintomak daude. Bertan honako hauek agertzen dira: arreta, informazioa hartzea eta logika elkarketa deuseztatzea; ikastea galaraztea… Talde honetan dauden sintomak dira ezgaitasun sozial gehien eragiten dutenak.
  • Laugarren taldean, sentipenekin lotuta dauden sintomak agertzen dira: haserrekortasuna, kezkatzea, tentsioa, depresioa, etsitzea eta ekintza suizidak.
  • Azkenik, bosgarren taldean, sintoma anti-sozialak izaten dira.

Ezaugarriak

aldatu

Errealitatearen pertzepzio edo adierazpeneko asalduretan oinarritzen den gaitz mental kroniko batzuei dagokion diagnostikoari deritzo. Alegia, gaitz ezberdinak daude diagnostiko berdinari erantzuten diotenak. Bere ageriko sintomen artean desantolaturiko pentsamenduak, eldarnioak, haluzinazioak eta afektibotasun eta hizkuntza arazoak daude. Honen ondorioz ohikoa izaten da motibazioa behar duten portaerak eta helburu bat dutenak ezin mantentzea, gizarteratzeko behar diren gaitasunen gabezi bat eraginez.

Prebalentzia klasikoki %1-0,5 bitartean ezarri bazen ere, azken aldian eztabaidatua izan da datu hau eta zehaztasun gehiagoko proposamenak egin dira. Adibidez, 2002ko bibliografia berrikuste batean %0.55eko prebalentzia proposatu zen edo 2005ean populazioaren %0,7-0,8 bitartean. Hala ere zehaztu beharra dago prebalentzia hauek euren bizitzan zehar behin gutxienez eskizofrenia erasoaldi bat izateko aukerei dagokiela eta ez gaixotasuna era kroniko batean garatzeko probabilitateari.

Lehen sintomak heldutasunaren hasierako faseetan agertu ohi dira populazioaren % 0.4–0.6 inguruan adibidez gizonezkoen %40 eta emakumezkoen %23ari eskizofrenia diagnostikatu zieten 19 urte baino lehenago. Berez genero batean zein bestean prebalentzia berdina den arren gizonezkoetan 20-28 urte artean adierazi ohi da eta emakumezkoetan zerbait beranduago 26-32 urte bitartean. Orokorrean estatu arteko ezberdintasun gutxi ikusi ahal izan dira prebalentzian herrialde batzuen arteko ezberdintasunak frogatu badiren arren.

Gaixotasun multifaktoriala aztertu diren aldagaien artean genetikoak, haurtzaroko ingurumena, neurobiologikoak, psikologikoak eta gizarte egoerak daude. Gaur egun bereziki neurobiologiaren bidea jarraitzen da, besteak beste dopaminaren gehiegizko aktibitatea baitago gaixotasun hau pairatzen duten gaixoen bide mesolinbikoan. Hau dela eta anti-psikotiko gehienak dopaminaren aktibitatea jaitsarazten dute.

Irizpide diagnostikoak

aldatu

Eskizofreniaren irizpide diagnostikoak, funtsean, eta DSM-V jarraituz, hurrengoak dira[1]:

  1. Funtsezko bi sintoma edo gehiago:
    • Eldarniozko ideiak.
    • Haluzinazioak.
    • Antolatu gabeko hizkuntza.
    • Portaera katatonikoa edo larriki desantolatua.
    • Sintoma negatiboak.
  2. Disfuntzio soziolaborala.
  3. Gutxieneko iraupen: 6 hilabete.
  4. Beste diagnostikoen bazterketa.

Hala, irizpideetan oinarritutako diagnosia lortu nahi bada, aurrez aipatutako DSM-V eta ICD-11 bezalako eskuliburuak erabiltzea gomendagarria da, arlo honetan duten adierazgarritasuna dela eta[2].

Narriadura kognitiboari buruzko eztabaidak

aldatu

Narriadura neurokognitiboa eskizofreniaren osagai zentraltzat hartzen da, eta gero eta gehiago ari da ikertzen tratamenduaren jomuga gisa. Batez beste, eskizofrenia pairatzen duten pertsonen narriadura kognitiboa larria edo nahiko larria da, konparatutako gizabanako osasuntsuekin alderatuta, eta eskizofrenia duten ia paziente guztiek narriadura erakusten dute, gaixotasun garatu ez bazuten aurreikus daitekeen mailarekin alderatuta[3].

Gaitz afektiboak dituzten gaixoekin alderatuta, eskizofreniaren narriadura kognitiboa modu goiztiarragoan agertzen da, larriagoa eta sintoma klinikoekiko independenteagoa da.

Zenbait eskulibururen eskizofreniaren deskribapenak narriadura kognitiboari buruzko zenbait aipamen biltzen dituzten arren, ez diagnostiko-irizpideetan ez eskizofreniaren azpi-tipologian ez da sartzen narriadura kognitiboaren baldintza[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. Calafell, M. R., & Giráldez, S. L. (2014). Esquizofrenia y otros Trastornos Psicóticos: principales cambios del DSM-5. Cuadernos de medicina psicosomática y psiquiatria de enlace, (111), 89-93.
  2. Valle, R. (2020). La esquizofrenia en la CIE-11: comparación con la CIE-10 y el DSM-5. Revista de Psiquiatría y Salud Mental, 13(2), 95-104.
  3. Orellana, G., & Slachevsky, A. C. (2006). Trastornos neurocognitivos en la esquizofrenia. Revista chilena de neuropsicología, 1(1), 41-49.
  4. Keefe, R. S. (2008). Should cognitive impairment be included in the diagnostic criteria for schizophrenia?. World Psychiatry, 7(1), 22.

Ikus, gainera

aldatu
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 6
see 1