Esnegorri faltsu
Esnegorri faltsua edo bora (Lactarius Torminosus) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Esnegorri faltsu bezala ezagutzen da, zapore mina du eta nahiko desatsegina, ez da jangarria.
Esnegorri faltsua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius torminosus Pers., 1797 | |||||||||||||||||||||||||||
Banaketa mapa | ||||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus torminosus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Amanita perniciosa, Agaricus pseudonymus, Hypophyllum zonatum, Galorrheus torminosus, Lactifluus torminosus, Lactarius torminosus var. sublateritius.
Deskribapena
aldatuKapela: 4 eta 10 cm. arteko diametrokoa, kolore okre-laranja argikoa, adreilu-gorrikoa edo gorri bizikoa, askotan, arrosa-gorri eta hori argi koloreko zirkulu zentrokideekin, gutxi-asko inbutu moduan hondoratua, felpa itxurakoa, belusatua edo artile itxurakoa. Ertzean artilea bezala du eta biribilkatua da. Azala zaila bereizteko.
Orriak: Estu, estuak, meheak eta gutxi-asko dekurrenteak; haragi kolorekoak edo krema kolorekoak erreflexu arrosekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Betea, gero hustu egiten da, ez oso luzea, zilindrikoa eta oinarrian zertxobait meheagoa, eta kapela baino zurbilagoa; azkenik irintsua eta batzuetan eskrobikulatua (azalean hondoratutako orbanak).
Haragia: Lodia, gogorra, sagar usainekoa; zurixka, horixka edo haragi kolore zurbilekoa. Ebakitzean kolorez aldatzen ez den min eta garratza den latex zuri bat jariatzen du.[2] Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Torminosus epitetoa berriz, latinetik dator eta min egiten duela esan nahi du, kolikoak eragiten dituelako.
Toxikotasuna
aldatuPozoitsua, nahasmendu gastrointestinal handiak eragiten ditu.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuLactarius jangarrietatik ileak dituelako kapelan eta latex zuriagatik bereizten da.
Lactarius deliciosus-ekin, baina honek esne laranja jariatzen du eta ez da iletsua. Lactarius pubescens-ekin, baina hau txikiagoa da eta zuria. Lactarius chrysorrheus-ekin, honek esne horia du. Lactarius zonarius-ekin, hau ez da iletsua.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdaren amaieran eta udazkenean urkien azpian eta gune altu samarretan.[5]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Groenlandia, Europa, Errusia, Tajikistan, Japonia.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 512 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 150 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 412 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 357 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Lactarius torminosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.