Estalinismoa Stalinen eta bere jarraitzaileen joera eta doktrina politikoa da, leninismoan oinarritzen dena, baina haren desbideratzea dena.

Iosif Stalinen erretratua, Isaak Brodskyren margolana

Ezaugarriak

aldatu

Sistema estalinistaren ezaugarriak honakoak izan ziren:

  • Autokrazia eta totalitarismoa
  • Estatuaren Kapitalismoa
  • Marxismoa eta leninismoaren ezarketa medio hauen bitartez:
    • Ekonomiaren nazionalizazio eta kolektibizazio derrigortua, Estatuaren administrazio indartsuarekin.
    • Ekonomia sozialista baten eraikuntza ("ekonomia planifikatua" ere deitua), non 5 urteko planak egiten ziren industria eta nekazaritzan.
    • Beharrezko estrukturak eraikitzeko industrializazio azeleratua.

Bere gobernuan zehar, Stalinek, atzeratuta zegoen Sobietar Batasuna benetako potentzia mundial batean bihurtu zuen hazkuntza izugarriarekin.

Stalinek zuzendutako politikak ekonomia eta gizarte kolektibo bat bultzatu zituen, SESB industria potentzia bat bihurtzeko helburuarekin. Horretarako honako bideak jarraitu zituzten:

  • Produkzio bideen jabetza pribatua debekatu zen; lurrak, fabrikak, garraioak, etxebizitzak, argitaletxeak, egunkariak eta inprentak Estatuaren propietate bihurtuz.
  • Industria astunari lehentasuna eman zitzaion, beharrezko azpiegitura eta elektrizitate sareak eraikitzeko.
  • Estatuak zuzendutako ekonomia bat sortu zen, 15 urteko planen bitartez.
  • Nekazaritza eta industriako produzkio-bideen beharrezko kolektibizazioa.
  • Gizartearen militarizazioa.
  • Iraultzaren aurka zeudenenganako errepresioa. Gehiengo zatiak Gulagetan amaitzen zuen.
  • Estatuaren propagandaren presentzia handia eta patriotismoaren sustapena.

Estalinismoa teoria politiko bezala

aldatu

Sobietar Batasunean erabili zen terminoa, Marxismo-Leninismoa, iraultza doktrina gisa azaltzen zen SESBn. Honen arrazoia, Stalinek Marxena, Engelsena eta Leninena baino tesi handiagorik ez aurkeztea da. Estalinismoa, haien ideiak interpretatu eta aplikatzean datza, hauetara eta gizarte aldakorrera moldatzen den sistema-politikoa eraikitzeko. Marxismoa eta leninismoan sinesten duten batzuk, estalinismoa ideia hauen okertzea kontsideratzen dute (trotskistek bereziki, anti-estalinistak dira, beraientzat Stalin, Marx aitzakia bezala erabiltzen zuen anti-iraultzaile bat da; estalinistek hau bera pentsatzen dute trotskistetaz).

Stalinen jarraitzaileek, leninismoaren autoritate handienekotzat hartzen zuten, 1924an Lenin hil ondoren Alderdiko Sekretario Generala izendatu zutenean XII Kongresuan. Trotski Leninen alderdira 1917ra arte ez batzearen faktorea azpimarratzen dute, Trotskiri Leninen ideietan benetan ez sinestea leporatuz. Lenin aldiz, oso kritikoa zen Trotskirekin, "Judas Trotski" dei egiten zion batzuetan.

Stalinen ideia nagusiak praktika politikoak hauek izan ziren:

  • Herrialde bateko sozialismoaren babesa, SESBn sozialismoak biziraun zezan.
  • Klaseen arteko borroka handitu zenez, alderdiaren eta Komite Zentralaren kontrola handitzea beharrezkoa zen, baina masa-langileak proletargotzaren diktadura ezartzeko medio zirela ikusten zuen, komunismorako bidean.

Estalinismo munduan zehar

aldatu

Munduko beste herrialdeetako estalinismoa (1930-1950 hamarkadetan nagusiki), Moskuko lerrokatzea eta Komiternari lotuta egon ziren. Erregimen hauetako hainbat gobernante, Stalinen kritikatzaileen arabera, estalinista bezala har ditzakegu, Mátyás Rákoski (Hungarian), Georgi Dimitrov (Bulgarian), Klement Gottwald (Txekoslovakian), Boleslaw Bierut (olonian) eta Horloogiyn Choybalsan (Mongolian), adibidez.

Beste erregimen sozialista bat, batzuek estalinistatzat hartzen dutena, Enver Hoxharena izan zen, Alemanian. Honek argi eta garbi deklaratzen zuen, beste herrialdeetan Stalini homenajeak gelditu izanda ere, hark egiten jarraitzen zuen.

 
Stalinen aldeko manifestazioa Londresen.

Hala ere, beste gobernu sozialista asko ez dira estalinistaren perfilean sartzen; izan ere, ez dituzte neurri ekonomiko eta lerrokatze geopolitiko berdinak hartzen, adibidez, Nicolae Ceausescu (Errumanian) eta Deng Xiaoping-en (Txinan) gobernuak.

Kritikak

aldatu

Trotskisten ustez, Stalinen gobernuko sistema politikoak edo hauekin bat datozen ideiak "degradatuta" zeuden; hau da, deformazio burokratiko multzo bat jasan zutela eta Langile Estatu degradatuak zirela.

George Orwell idazle eta kazetari britainiarrak, 1945eko bere liburu Abereen atxaldean, Sobietar Batasunean gertatutako antierrebisionismoaren karikatura bat egiten du. Haize errotak Stalinen bost urteko planak errepresentatzen ditu eta Trotskiren sozialismo mundiala lortzeko ilusioak On Kixotek haize errotekin izan zuen pasartearen antzekoa da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1
lenin 10
see 1