Estralurtar, baita ere alienigena Lurratik eta haren atmosferatik kanpoko edozein izaki bizidun inteligenteari ematen zaion izena da. Ez da nahastu behar bizi estralurtar kontzeptuarekin, edozein bizi forma bilatzen duena.

Estralurtar baten irudia.

Estralurtar kontzeptua Lurratik kanpoko guztiari egokitzen zaio baina jende askorentzat espaziotik etorritako bizidunei dagokie. Ufologoek estralurtarrak Objektu Hegalari Ezezagun fenomenoarekin lotzen dute.

Tipologia

aldatu

Oso estralurtar mota asko deskribatu dira bai ufologian baita ere literaturan. Hauek dira nagusiak:

Humanoideak

aldatu

Gizaki antzekoak. Talde honen barruan beste asko egokitu daitezke.

Izaki berdeak

aldatu

Zinema eta komikien irudi ezagunetarikoak dira.

Izaki grisak

aldatu

Aurrekoen antzekoak, herri literaturan itxura hau abdukzioetan agertzen diren estralurtarrak izaten dira.

 
Izaki grisak abdukzio gertaeretan dira ohikoak.

Ipartarrak

aldatu

Batzuetan Ipar Europako biztanleen antzekoak bezala deskribatu egin zaie: ile horia, begi argiak, atletikoak, azala oso zuria...

Humanoide erraldoiak

aldatu

Bi eta hiru metroko erraldoiak dira eta, askotan, kondairetan zein antzinako liburu sakratuetan agertzen diren erraldoiekin lotzen zaie.

Zoomorfikoak

aldatu

Izakien eta animalien ezaugarriak nahasten dituzte:

Narrastien antzekoak

aldatu

Intsektuen antzekoak

aldatu

Zefalopodoak

aldatu

Xenomorfikoak

aldatu

Gutxien azaltzen direnak dira. Haien irudiak Lurreko espeziekin ez dute ezer ikusirik: mineral antzekoak, amebak, hodeiak...

Estralurtarra eta Gizon Basatia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Gizon Basatia»

Jean-Bruno Renarden ustez, XIX. mendearen amaieratik aurrera Gizon Basatiaren irudia bueltatu zen, baina kontrako eredu batekin: estralurtarrarena.[1] Ikuspegi honetatik, eboluzioaren mitologian sartuko lirateke bi fenomenoak: gizaki basatiak gutxiago eboluzionatutako bestea izango lirateke eta estralurtarrak gehiago eboluzionatutako bestea; estralurtarra gizkiarekiko izango litzateke, mentalitate europarrean mendebaldeko gizaki txuria dena hotentotearekiko[2]. Estralurtarra figura literarioa izan da XVII. mendetik (Francis Godwinen The Man in the Moone, 1638an idatzia), baina XX. mendean izan du bere unerik gorena, komiki, marrazki bizidun, zinema eta bestelako adierazpenekin. Tematika ugari badaude ere, normalean estralurtarrak teknologikoki garatuagoak dira, eta gizakia da basatia dena bere aldean[1]. Avatar izango litzateke horren aurkakoa, non gizakia den teknologikoki garatua eta bertakoak, naturarekin konexio handia duten izakiak, Pocahontas filmaren antzera[3][4].

 
Close Encounters of the Third Kind, gizakiaren eta estralurtarraren arteko kontaktuaren gaia sakon aztertzen duen filma.

Gizon Basatiaren egondako kontaktuen eta estralurtarrekin egondako kontaktuen arteko testigantzek ere eredu berbera jarraitzen dute: unearen eta behatzaileak egiten zuenaren detaile handiak daude, sinisgarritasuna ematen diotenak, pertsona hori bakarrik zegoen eta egiten ari zena une batez uzten du eta, orduan, gizaki itxura duten bat edo bi izaki ikusten ditu; une horretan beldurraren eta kuriositatearen arteko sentimendua du, baina behatutako izakiak laster desagerten dira, gutxitan zerbait utzita atzean eta behatzaileak ez du kontatu nahi ikusitakoa, erotzat hartuko dutela pentsatuz[1]. Kontakizun horietan, noizbehinka, giza-bahiketak ere egoten dira: Gizon Basatiak indarra erabiltzen du, estralurtarrak teknologia[1].

Itxura ez ere, kontrajarriak izan ohi dira. Gizon Basatia iletsua da, aurpegiko elementuak handiak izan ohi ditu, animalien itxurakoak eta animalien gisa komunikatzen da; estralurtarraren irudi klasikoan (ikus Martetarrak) ez du ilerik izaten aurpegiko fakzioak ez dira ondo ikusten (askotan sudurrik gabe), begi zein burmuin handia dute eta komunikatzeko gailuak edo telepatia erabiltzen dute; basatiak makil handi bat izaten du arma gisa eta estralurtarrak paralizatzeko edo desintegratzeko arma metaliko eta oso garatuak[1].

Literaturan konexio hau oso argia izan da batzuetan. H. G. Wellsek zioen 1877an Tasmaniaren inbasioan eta bertako biztanleen erailketan oinarritu zela Ingalaterraren martetar inbasio bat irudikatzeko[5]. Brunoren arabera, estralurtarraren mitologia hori beste lurraldeen deskolonizazioarekin batera eman zen, eta pentsatzen du bien arteko konexioa badagoela[1]. Utopiaren eraikuntzan bi izakiek ere izan dituzte antzekotasunak: erromantizismoan "Basati Ona"ren eta paradisu galduaren mitoa hedatu zen[6] eta ikuspegi ekologiko hori ere ikusi da estralurtarren mitologian (adibidez, E.T. the Extra-Terrestrial edo Avatar filmetan)[1]. Bi mitologien arteko konexioak gehiago dira oraindik: askotan estralurtarrak ikusteko lekuak gizaki basatiak ikusteko egon diren lekuen berberak dira, proposatuz historian egon diren gizaki basatiak, benetan, estralurtarrak zirela, [7] edo gizakiak estralurtarren eta gizaki basatien arteko sexuazren ondorio direla[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h (Ingelesez) Renard, Jean-Bruno; Renard, Jean-Bruno. (1984-09). «The Wild Man and the Extraterrestrial: Two Figures of Evolutionist Fantasy» Diogenes 32 (127): 63–81.  doi:10.1177/039219218403212704. ISSN 0392-1921. (Noiz kontsultatua: 2020-08-04).
  2. Servier, Jean.. ([1964]). L'homme et l'invisible.. PMC 1086926134. (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
  3. «Avatar is just Pocahontas with blue people in space.» The Open Anthology of Earlier American Literature: 1644..
  4. (Portugesez) Antunes, Aline. (2013-06-10). «Pocahontas e Avatar: uma possível releitura» ARTEFACTUM - Revista de estudos em Linguagens e Tecnologia 7 (1) ISSN 1984-3852. (Noiz kontsultatua: 2020-08-04).
  5. Versins, Pierre. (1972). Encyclopédie de l'Utopie des voyages extraordinaires et de la science fiction. L'Age d'Homme ISBN 2-8251-2965-8. PMC 264682254. (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
  6. Servier, Jean.. (1979). L'Utopie. (3e éd. corr. argitaraldia) PUF ISBN 2-13-045291-4. PMC 32231517. (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).
  7. (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Blondin et Cirage -9- Les soucoupes volantes» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-05).

[1]Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman bruno izeneko erreferentziarako
  NODES
eth 1