Etiopiako Eliza Ortodoxo Tewahedoa

Etiopiako Eliza Ortodoxo Tewahedoa (amhareraz: የኢትዮጵያ:ኦርቶዶክስ:ተዋሕዶ:ቤተ:ክርስቲያን; Yäityop'ya ortodoks täwahedo bétäkrestyan) Ekialdetar Eliza Ortodoxorik handiena da. Saharaz hegoaldeko Afrikako garai kolonialaren aurreko kristau eliza bakarrenetariko bat da. Etiopiako Eliza Ortodoxo Tewahedoak 45 eta 50 milioi fededun inguru ditu,[1] gehienak Etiopian bertan.[2] Elizen Munduko Kontseiluaren sortzaileetako bat da.[3] Eliza Ortodoxo Koptoarekin komunio osoan dago eta IV. mendetik aurrera adar bat besterik ez zen baina 1959an autozefalia lortu zuen.

Etiopiako Eliza Ortodoxo Tewahedoa
የኢትዮጵያ ኦርቶዶክስ ተዋሕዶ ቤተ ክርስቲያን
Gobernua
SortzaileaFrumentzio Aksumgoa
PrimatuaAbune Merkorios
Abune Mathias
EgoitzaAddis Abeba, Etiopia
Informazioa
HizkuntzakGe'ez (liturgikoa), Amharera, Tigrinya
Jarraitzaileak40-50 milioi
Webguneawww.eotc-patriarch.org

Kristau elizarik zaharrenetariko bat da eta, ez-kaltzedoniarra izanda, ez dago komunioan Etiopiako Eliza Katolikoarekin. 333an, orduko Etiopia- Aksumgo Erresuma- kristautasuna aldarrikatzeko bigarren herrialdea izan zen- lehenengoa Armenia izanda- baina badaude lehenengoa zela esaten dutenak.[4]

Tewahedo (ge'ez: ተዋሕዶ) ge'ezez "bat izatea" esan nahi du eta islamaren Tawhiden parekoa da. Teologian, horrela diote Jesukristoren izaera bakarrari: hau da, bere jarrera monofisita da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
todo 9