Eva Gonzalès

margolari frantziarra

Eva Gonzalès, jaiotzez, Eva Carola Jeanne Emmanuela Antoinette Gonzàles (Paris, Frantzia, 1849ko apirilaren 19a. ibidem 1883ko maiatzaren 5a) jatorri espainiarreko eta monegaskodun margolari inpresionista frantziarra izan zen.[1]

Eva Gonzalès

Bizitza
JaiotzaMarruecos eta Paris1849ko apirilaren 19a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1883ko maiatzaren 5a (34 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Heriotza modua: arazo puerperala
Familia
AitaEmmanuel Gonzalès
AmaMarie Céline Ragut
Ezkontidea(k)Henri Guérard
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Charles Joshua Chaplin (en) Itzuli
Édouard Manet
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, modeloa, pastellist (en) Itzuli eta artista
Lantokia(k)Paris
Dieppe eta Honfleur
Lan nabarmenak
Mugimenduainpresionismoa
Genero artistikoaerretratua
genero-margolana
izadi hila
Goizean esnatzea, Eva Gonzalèsen lan handienetariko bat

Biografia

aldatu

Enmanuel Gonzalès idazle hispano-frantsesaren alaba izan zen Eva. 16 urterekin hasi zen pintura ikasten. Charles Joshua Chaplinen ikaslea hasieran, geroago, Édouard Maneten ikasle eta modeloa izan zen. Manetek Evaren pinturan izan zuen eragina 1872ra arte ikus daiteke, ondoren bere estiloa pertsonalagoa bihurtu zen, pastel eta tonalitate argietan espezializatuz.

Aita Enmanuel Gonzalès idazle espainiar-frantsesa, Le Siècle egunkariko nobelagile, dramaturgo eta erredaktorea izan zen. La Revue de France egunkaria surtu zuen. Ama, Marie Céline Ragout, jatorri belgikarreko musika entzutetsua zen. Hala, Eva Gonzàlesek hezkuntza arduratsua jaso zuen, eta Parisko intelektual handiez inguratuta hazi zen.[2]

1879an Henri Guérard grabatzailearen anaietako batekin ezkondu zen. Handik laster alaba Julie jaio zen, baina erditzean sortutako enbolia baten ondorioz Eva hil egin zen. Manet maisua hil eta bost egunera. Parisko Montmartreko hilerrian dago lurperatuta dago.

Hamarkadatan Eva Gonzàles Manet bezalako margolari inpresionista frantsesen eredu gisa egindako lanagatik baino ez zen gogoratu, baina pixkanaka bere irudia berreskuratzen ari da, bere biografiarekin batera. Haren lanak munduko pinakoteka nagusietako batzuetan jarri ziren ikusgai, eta artista pinturan zuen trebetasunaren berri eman zitzaien herritar guztiei. Edgar Degasek eragindako tonu argien alde egiteko teknika inpresionistetatik askatzen joan zen arren, Eva Gonzàles emakume inpresionistatzat hartzen da, bere lehen ezagutzak Manet irakaslearen teknikaren bidez hasi baitzituen.

Karrera profesionalaren hasiera

aldatu

16 urterekin hasi zen pintura ikasten. Charles Joshua Chaplinekin, emakumeentzako arte-ikasketen programa bat garatu zuen margolariarekin.

Gertaera hori Chaplinek Emmanuel Gonzàlesekin (Eva Gonzàlesen aita) zuen adiskidetasun-harreman estuak eta haren ospeak eragin zuten, emakumeak eskolan sartu eta erregularizatzeko. Erregularizazio hori integratu ondoren, Philippe Jourde Eva Gonzàlesen aitabitxiak gomendatu eta Chaplin aukeratu zuen 1865eko urtarrilean bere irakasle izateko. Hiru urteko aldi baten ondoren, Chaplinek pasteleko marrazkietarako gaitasuna sustatu zuen Eva Gonzàlesen, eta tonu horiekiko grina hartu zuen.

Chaplin, erregulazio berria izan arren, ez zegoen ohituta emakumeak artista gisa pentsatzen, baizik eta gizonezkoen begiradarako eredu eta objektu gisa, eta, seguru asko, Eva Gonzàles, ez zen salbuespena izango.

Chaplinen eskolan egon zen bitartean, Emmanuel Gonzàles bere arte-dohainak ikusten hasi zen, eta 1868 eta 1870 artean Chaplini gomendatu zion lantegi bat ziurtatzeko Eva Gonzàles alabari, 1870eko Aretoan arrakasta handiak izan ondoren, baina Chaplin ziur zegoen emakume batek ezin zituela propietate horiek lortu ezkondu gabe, Evarekiko bere jarrera anbibalentea erakutsiz. Gogoeta horrek gogorarazten du Pollockek burgesian emakumeei buruz egin zuen irakurketa.[3]

Geroago, Édouard Maneten ikaslea izango da, eta bere tailerrean eredua. Manetek 1872ra arte izan zuen eragina bere pinturan, eta gero bere estiloa pertsonalagoa bihurtu zen, pasteleko obretan eta tonalitate argietan espezializatuz.

1869an, Eva Gonzàlesek beste norabide bat hartu zuen Edouard Manet ezagutu zuenean Alfred Stevens margolari belgikarraren etxean, kasualitatez. Gonzalèsek baimena eskatu zion aitari San Petersburgoko Rueko Maneten tailerrean pintura-eskolak hartzeko, eta eskaera horiek onartu egin zituen Chaplinekin hitz egin ondoren.

Gonzalèsek Maneten estudioan jardun zuen bi helbururekin: bere lanaren kritikak jasotzea, Manetek Parisko arte-kritikariekin zuen harremanagatik, antagonia zabala. Baina hori ez zen Eva Gonzàlesentzat kezkagarria, aitak, Parisen hain irudi garrantzitsua eta estimatua izateagatik, kritikari asko bere adierazpenen tonua desegitera edo 'jaistera' bultzatzen baitzituen.

Roger-Marxen hitzetan:

“Nahiz eta kritikariak, oro har, “bienveillants/ ongile” gehiago izan Gonzalès-ekiko, bere maisuarekiko baino, Gonzalèsek maiz jasotzen zituen iruzkinek gogorarazten die artista halako “probokatzailearekin” lan egitea dela konprometitua".[3]

Kritikariek Gonzàlesi buruz hitz egiten zuten, Manet irakasleak erraz manipulatzen zuen pertsona gisa. Hori zela eta, Gonzalèsi behin eta berriz ohartarazi zioten ez jarraitzeko haren urratsak, eta Gonzalèsek ez zien kasurik egin nahi izan, Manet irakasleaz gain, lagun eta kontseilaria ere bazen eta. Berthe Morisot lankidearekin tirabira sortu zuen horrek eta ondorioz, Gonzalèsek harekiko axolagabekeria erakutsi zuen.

Eva Gonzalèsk tailerrean Maneten ikasle eta musa gisa lan egiteak urteetan eragin handia izan du Gonzalès nola 'ikusi' duten azaltzeko. Zenbait adituk, hala nola Tamar Garbek, Gonzàles bere kabuz artista profesional gisa baino, Maneten eredu gisa ezagunagoa dela dio.

Tamar Garb adituak dioenez:

“Bere bizitzako kontakizun asko ez datoz ia berdin arrazoi horrengatik, Eva Gonzàlesi buruz ezagutzen dugun gehiena Edouard Manetek 1870ean Eva Gonzálesi egindako erretratuaren eraginagatik da".

Manetek Gonzalès honelaxe erretratatu zuen: ikusleen artean Eva Gonzàlesen errealitateari nabarmen eraginez, erretratuan goi-burgesiako emakume bat ageri da, sortzen ari den trajeagatik eta sortzen ari denarekiko axolagabekeriagatik; izan ere, askoz geroago,erretratuak errealitatearen kontrako ikuspegia erakusten duela konturatu ziren. Arrazoi horiengatik Eva Gonzalès beti Maneten musatzat hartu zuten eta ez artista inpresionista.

Tamar Garb kritikariak garrantzi handia eman zion aspektu horri, eta desegokia izan zen Manetek Gonzalès erakustea bere janzkera 'motelduz', eta ez zegokion lanekoa. Ikusle guztiek ikusten dute Gonzalès Manetentzat posatzen duen andereñoa dela, soineko dotore, garesti eta handiarekin, eta kolore argikoa, margolari gisa agertu beharrean. Horrela, Gonzalès Manetek kaballete ondoan kokatu zuen bezala hartzen dute, “problematiko eta ez oso sinesgarri”. Horregatik, ikusleek ezin zuten saihestu Gonzalèsen trebetasunak hobetu beharrekoak zirela pentsatzea.[3]

Karrera artistikoa

aldatu

Eva Gonzalèsek erakusketa inpresionistetan ez parte hartzea erabaki zuen, Manetekiko leial, eta nahiago izan zuen bere lana areto ofizialean erakutsi; 1870ean, Parisen, «Tronpetalaria» erakutsi zuen (Iruditegiko 2. lana). Olio-pintura horretan, Maneten pifano ospetsuan oinarritutako irudi militarra irudikatzen da, eta haren eragina erakusten du, batez ere atze ilunen hautaketan eta marrazkiaren maisutzan. Marrazkia perfektua da, jantziaren xehetasunak eta oihalen kalitatea nabarmenduz; ezkerretik datorren argia txikiaren gainean irristatzen da, argi- eta itzal-kontraste erakargarria sortzen du, eta soldadutxoaren irudia espazio neutro batean kokatzen du, non ez baitago lurzoruaren eta hormaren arteko bereizketarik, Diego Velázquezek lehenago egin zuen bezala.

Espainiako barrokoari jarraituz, Manet maisuak urte batzuk lehenago egindako Pífanotik, militar jantzitako mutikoaren koadrotik hartu zuen Gonzalèsek ideia. Ikusleen kritika onargarria artistaren adinak eragin zuen, 20 urte besterik ez baitzituen. Gainera, gaia oso erakargarria izan zen laster Franko-Prusiar Gerran sartuko zen gizartearentzat.

1871n bere karrera artistikoaren bigarren etapa hasi zuen, Edgard Degasen eraginpean. Pintore horren berezitasunen xehetasunak bere pintzelkadetan bereizi zituen, eta urte horretan bertan lan bat egin zuen: “Goizean Esnatzea”. (Iruditegiko 10. lana). Eva Gonzàlesek lan horretan azaltzen duen izpiritu intimista bat zetorren Berthe Morisotekin, Maneten ikaskidearekin. Kamisoi zuriz jantzitako neska gazte batek eguzki-izpiak jasotzen ditu bere ohean; maindireen eta kuxinen tonu zuriak protagonista bihurtzen dira, baita inpresionismoaren itzal koloreztatuak ere. Erabilitako pintzelkadak zirriborratu egiten dira, eta kolore-ukitze azkarren bidez ematen da. Ukitze horiek ez dute lortzen pintore gazteak erakusten duen marrazki miresgarria disimulatzea. Marrazkiaren bolumetrian nabaria da, eta gau-mahaitxoa, tarazea-dekorazioarekin, oso ondo zehaztua, edo lilak eta liburua.[4]

1874an bere lanik ezagunenetako bat, “Emakume larrosa”, margotu zuen, inpresionismoaren ezaugarri diren gai intimistak ikusgai.

Koadro honetan, berriz ere, Degasen eragina nabarmentzen da, teknika bihurgunetsua eta bahetua konbinatuz, pastel-tonuekin, eredu gisa balio zuen modu errealistan irudikatuz: Jeanne ahizpa.[5]

Urte horretan bertan, Parisko D’Orsay museoan dagoen “Palko bat italiarren Operan” (iruditegiko 14. lana) ere margotu zuen. Bertan gizonezko ikaskideek gehien landutako gaia landu zuen: ikuskizunen mundua eta Parisko gaua. Hala ere, Gonzalèsek islatzen duen eszena oso urrun dago lankideen lanetatik. Theâtre des Italiensen bikote bat irudikatzen da. Emakumearen aurpegiak burumakur begirada adierazten du ikuskizunaren aurrean; gizonak, ostera, bere ondoan duen emakume ederra nabarmendu eta gizartean duen estatusa erakusten du.

Beste lan aipagarri batzuk hauek izan ziren: «Txapelgilea» (iruditegiko 17. lana) pastela, 1877koa, Chicago Art Institute-n, «Irakurketa basoan», (iruditegiko 14. lana) 1879koa, eta «Astoan pasioa», (iruditegiko 3. lana) 1880koa, Bristol Museum and Art Galleryan ikusgai.[6]

Azken urteak

aldatu

1879ko otsailaren 23an, Henri Guérard grabatzailearen anaietako batekin ezkondu zen. Bere ibilbide artistikoarekin jarraitu zuen, bere lagun eta familiakoak bere mihiseen protagonista bihurtuz. Eva Gonzàles Parisko kritikak onartu zuen, baina fama iragankor batez gozatu zuen.

Bikoteak alaba bat izan zuen, Julie, baina Eva erditzean sortutako enbolia baten ondorioz hil zen, 1883ko maiatzaren 5ean Manet maisua hil eta bost egunera, 34 urte besterik ez zituela. Montmartreko hilerrian lurperatuta dago, Parisen.

Gonzàles, bizitza artistiko laburrean, ez zuen inpresionisten erakusketetan parte hartu nahi izan, lehenik eta behin, gai pertsonalak baino sakonagoa bilatzen zutelako, baina intrigatsuak, lehen 'ismo' hark zabaldu zuen berehalako errealitatearen kopiak, eta, bigarrenik, pintzela eta paleta bereizi egiten direlako, eta Eva Gonzalêsek benetan lan bikainak, kolorez eta argiz beteak, metaforikoak dira, esanahi abstraktuak dituen irudikapen baten bila. Hala ere, mugimendu inpresionistaren zatitzat hartu zuten Mary Cassat eta Berthe Morisot koetereoekin batera.

Hil eta bi urtera, lankideek hil ondoko erakusketa bat eskaini zioten, 1885eko urtarrilaren 22an inauguratu zena, "La vie Moderne" aretoan, eta beste bat 1924ko Udazkeneko Aretoak egin zuen, non artistak Inpresionismoari egindako ekarpena aintzesten zen.[7]

Bat-bateko heriotzaren ondoren, Henri Guérard senarrak, Emmanuel Gonzàlesek eta Léon Leenhoff familiaren lagun batek beren lanak Parisen saltzea erabaki zuten.

Oktave Mirabeau arte-kritikari frantsesak omenaldia egin zion bere ibilbide artistikoari, eta hauxe esan zuen:

Ce qui frappe hornout, dans le capacidad d'Eva Gonzales, c'est ... La simplicité, la sincérité... Aucune mièvrerie de femme, aucun désir de faire joli et sympathique, et pourtant quel charme exquis! (Eva Gonzalesen talentua da gehien hunkitzen zaituena ... Sinpletasuna, zintzotasuna... Feminismorik gabe, polita eta lagunkoia izateko asmorik gabe, eta, hala ere, xarma zoragarri hori!)

2008ko otsailean, Frankfurteko Schirn Museoak erakusketa bat ireki zuen Eva Gonzalèsen eta beste hiru margolari inpresionistaren lanekin: Berthe Morisot, Marie Bracquemond eta Mary Cassatt estatubatuarra. Ingrid Pfeiffer komisarioaren iritziz, oraindik ez dute jaso arte-historialari gehienek merezi duten tratua.

---Explicó que la exhibición estaba motivada por la necesidad de reconocer a estas pintoras, no habían recibido aún el mérito que merecen por parte de la inmensa mayoría de los historiadores de arte. Sus obras se caracterizaban por ser la más academicista de las manifestaciones impresionistas, y también por el gusto por los temas sencillos y por los interiores.

Azaldu zuenez, margolari horiek aintzat hartzeko beharrak eragin zuen erakusketa, eta artean historialari gehienengandiko merezi zuten meritua ez dute jaso eta. Bere lanak adierazpen inpresionistetako akademizistenak ziren, eta gai sinpleak eta barnekoak zituzten gustuko.[8]

Erakusketak

aldatu

2008ko otsailean Frankfurteko Schirn Museoak erakusketa ireki zuen Eva Gonzalèsen obrarekin eta beste hiru margolari inpresionistenekin, Berthe Morisot, Marie Bracquemond frantziarrak eta Mary Cassatt estatubatuarra. Ingrid Pfeiffer komisarioaren iritziz, margolari hauek ez dute oraindik arte historialari gehienen aldetik merezi duten tratua jaso.[9]

2020an Bilboko Guggenheim museoan Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanen artean aurkitzen den Eva Gonzalèsen Neskatxa esnatzean [Erwachendes Mädchen], 1877–78 lana egon zen ikusgai.[10]

Erreferentziak

aldatu
  1. Martínez Jiménez, José Antonio; Muñoz Marquina, Francisco; Sarrión Mora, Miguel Ángel. (2011). Los textos dialogados. in: Lengua Castellana y Literatura. Madril: Akal edición, 176 or. ISBN 9788446033677..
  2. Andújar, Clara Sainz de Baranda; Ruiz, Marian Blanco. (2018). Investigación joven con perspectiva de género III. Instituto Universitario de Estudios de Género ISBN 978-84-16829-28-6. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  3. a b c Boyle, Brigid. The Problem of the Woman Artist: How Eva Gonzalès was "Seen" in Late Nineteenth-Century France. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. Ana Rey. (2008-09-01). El Impresionismo Femenino. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. «DEL RÍO, Isabel: Eva Gonzáles. Las chicas del óleo. Editorial Akrón. - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  6. La pintora breve, Eva Gonzalès (1849-1883). (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  7. «Gonzalés, Eva (1849-1883). » MCNBiografias.com» mcnbiografias.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  8. «Angeles y Rosas: Grandes Impresionistas Femeninas, hoy: Eva Gonzalès» Angeles y Rosas 2019-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  9. http://blog.pancarta.com/2016/04/eva-gonzales/
  10. «Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2020-02-07).

Bibliografia

aldatu
  • Marie-Caroline Sainsaulieu, Jacques de Mons: Eva Gonzalès: 1849–1883; étude critique et catalogue raisonné. La Bibliothèque des Arts, París, 1990.
  • Marianne Delafond: Les femmes impressionnistes: Mary Cassatt, Eva Gonzalès, Berthe Morisot. París, 1993, ISBN 2-85047-227-1.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 4
idea 4