Exodus (filma)
Exodus Otto Preminger zinema zuzendariak 1960an Leon Urisen izen bereko eleberrian oinarrituta egin zuen film estatubatuarra da.
Argumentua
aldatuFilm epiko-historiko horrek herri baten berrindartzea eta estatuaren sorrera kontatzen ditu. Ari ben-Canaan Hagana erresistentzia juduko kidea da, eta Zipreko errefuxiatu esparruetatik 600 judu atera ditu, Palestinara bidaltzeko. Britaniar tropek haren asmoaren berri dutenean, geldiarazten saiatu dira, baina ben-Canaan eta lagunek egitasmo sendo bakarra daukate: Israelen jaiotza.
Filmean, besteak beste, juduen artean zeuden zatiketak (Irgun eta Haganaren artean), britaniarrekin izandako gatazkak eta Israel eta bere auzotar arabiarren arteko gatazkaren lehen urteak kontatzen dira.
Sariak
aldatu1960ko soinu banda onenaren Oscarra irabazi zuen eta beste bi izendapen ere izan zituen: Bigarren mailako aktore onena (Sal Mineo) eta argazkigintza onena (Sam Leavitt).
Aktoreak
aldatu- Paul Newman - Ari Ben Canaan
- Eva Marie Saint - Kitty Fremont
- Ralph Richardson - Sutherland jenerala
- Peter Lawford - Caldwell maiorra
- Lee J. Cobb - Barak Ben Canaan
- Sal Mineo - Dov Landau
- John Derek - Taha
- Hugh Griffith - Mandria
- Gregory Ratoff - Lakavitch
- Felix Aylmer - Lieberman doktorea
- David Opatoshu - Akiva Ben-Canaan
- Jill Haworth - Karen
- Marius Goring - Von Storch
- Michael Wager - David
- Victor Maddern - Sarjentua
- George Maharis - Yaov
Kanpo estekak
aldatu