Ez-Hodgkin linfoma
Ez-Hodgkin linfoma[1] sistema linfatikoko gaixotasun multzo bat da, Hodgkinen linfoma izan ezik linfoma guztiak barne hartzen dituena. Linfozitoei eragiten dien minbizi mota bat da, odoleko globulu zuri mota bat. Horrela deitzen da Hodgkinen gaixotasunetik bereizteko. Terminoak linfoma-mota asko biltzen ditu, bakoitzak bere ezaugarriekin epidemiologiari, etiologiari, klinikari, immunogenetikari eta erantzun terapeutikoari dagokienez.[2]
Ez-Hodgkin linfoma | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | linfoma, neoplasia, hemopatia eritasuna |
Espezialitatea | hematologia onkologia |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | ibrutinib (en) , bortezomib (en) , venetoclax (en) , binkristina, doxorubicin (en) , ofatumumab (en) , bendamustine (en) , prednisolona, cytarabine (en) , brentuximab vedotin (en) , metotrexato, pegfilgrastim (en) , obinutuzumab (en) , procarbazine (en) , nivolumab (en) , idelalisib (en) , Gemzitabina, dexametasona, rituximab (en) , prednisona, (RS)-lenalidomide (en) , Karboplatino, etoposido, CHOP (en) eta DA-EPOCH-R (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 202.80 |
GNS-10 | C85.9 |
GNS-9 | 200, 202, 201, 203, 204, 205, 206, 207, 208 eta 209 |
O-GNS: | 9591/3, 9590, 9999 eta 967-972 |
OMIM | 605027 eta 605027 |
DiseasesDB | 9065 |
MedlinePlus | 000581 |
eMedicine | 000581 |
MeSH | D008228 |
Disease Ontology ID | DOID:0060060 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Linfomak edozein organotan gara daitezkeen noduluak dira. Kasu gehienak gongoil linfatiko batean (nodala) infiltratuta hasten dira, baina azpimota espezifikoak larruazal, garun, bare, bihotz, giltzurrun edo beste organo batzuetara mugatuta egon daitezke (estranodala).
Linfomaren diagnostikoak eragindako ehunaren biopsia eskatzen du. Maila baxuko linfomaren tratamendua defentsiboa izan daiteke, baina maila altuko ez-Hodgkin linfoma normalean kimioterapiarekin eta askotan erradioterapiarekin tratatzen dute.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015] eta [Onkologia Hiztegia] [2015]
- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez de Toledo Codina, J.; Sábado Álvarez, C.. (2016). «Linfomas de Hodgkin y no Hodgkin» Pediatr Integral XX (6): 390-400..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |