Ezproi
zaldia gidatzeko erabiltzen den metalezko objektua
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «ezproi (botanika)»
Ezproia edo ezproiak zaldiaren mugimenduak zuzentzeko erabiltzen diren burdinezko tresna zorrotzak dira[1]. Era ezberdinetako ezproiak daude eta zaldunaren boten orpoetan jartzen dira. Zaldiketa mota gehienetan erabiltzen dira eta arautuak daude aberengan tratu txarrak eta abusuak ez izateko.
Etimologia
aldatuOrkatx, orkatilla (Mendebaldeko euskara), aztal (Erronkariera), erpa, ezpore (Nafarrera). Ezproin (Lapurtera). Ezperuak (Zuberera). Aztalki, eztenka (Nafar-lapurtera)[2].