Facendera pola Llingua Llionesa
Facendera (euskaraz: «Auzolana») Leónen (Espainian) sortutako elkarte kulturala da. Bere helburua Leongo gizartea eta bizitza kulturala ikertzea da, garrantzi berezia leonerari emanez. 2001eko maiatzaren 31an sortu zen.
Facendera pola Llingua Llionesa | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Espainia |
Jatorria
aldatuAurretik ia izen bereko beste elkarte bat zegoen, Facendera pola Llingua; elkarte hori Héctor García Gilen lanaren bitartez sortu zen 1994an. Xosepe Vegak, gaur egun itxita dagoen Leongo Filandon liburu-dendaren jabea, ordezkatu zuen.
Facendera pola Llengua astur-leones hizkuntzaren aldeko jarrera zabaltzen eta hizkuntza horren hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatzen saiatzen da. Hizkuntzaren aldeko beste elkarteak bezala, honek ere leonera, asturiera eta mirandesa hizkuntza beraren aldaerak direla dio eta, horregatik, guztiak izendatzeko astur-leones izendapena defenditzen du.[1]
Aktibitateak
aldatuBeste elkarteekin batera (Furmientu, La Caleya, Faceira, El Teixu, Rede pal Estudiu y Defensa de la Llengua Asturllionesa) 2010ean, Gaztela eta Leongo Juntaren aurrean, astur-leonesaren aldeko ekintzak erreibindikatu zituzten, tartean Autonomia Estatutuaren 5.2 puntuan jasotzen den guztia martxan jartzearekin batera.
Publikazioak
aldatu- Diccionariu llionés-español
- Cuentos de Lleon
- El Prencipicu, Antoine de Saint-Exupéry idazlearen liburuaren itzulpena. Argitalpen hau beste elkarteekin batera plazaratu zuen.
- Xeitu. Revista llionesa de llingua y cultura (elkartearen buletina).
Erreferentziak
aldatu- ↑ .