Familia-plangintza bikote edo pertsona batek hartutako erabaki librea eta arduratsua da, izan nahi dituen seme-alaben kopuruari buruz, eta, ume bat baino gehiago edukitzea erabakiko balu, horien jaiotzen arteko denbora-tarteari buruz. Jaiotzak erregulatzeko prozedurak, bai haurdun ez geratzeko teknikak (kontrazepzioa) bai lagundutako ugalketa-teknikak ere bada.[1] Teknika horiek errazteko, administrazioek familia-plangintzako zentroak sortzen dituzte.

Familia-plangintzako metodoak

Bikote edo pertsona batek hartutako erabaki librea eta arduratsua da familia-plangintza. Nahi gabeko haurdunaldiak ekidin edo desiratutako haurdunaldiak erraztu eta haurrak noiz izan erabakitzen eta bideratzen duten neurrien multzoa ere da. Familia bat eraikitzea edo ez eraikitzea norbere esku dagoen aukera bat izan behar da.[2]

Familia-plangintzaren barruan sartzen dira, halaber, sexualitatearen heziketa, sexu-transmisiozko gaixotasunen prebentzioa eta tratamendua, ernalketaren aurreko aholkularitza, haurdunaldian eta erditzean, bai eta ernalkortasunaren tratamendua ere,[3] lagundutako ugalketa-tekniken bidez, in vitro ernalketa kasu.

Familia-planifikazio zerbitzuak

aldatu

Planifikazio-zerbitzuak osasun-profesional espezializatuek eskaintzen dituzten prestazioen multzoa dira. Horien barruan sartzen dira hezkuntza-, prebentzio-, medikuntza- eta gizarte-jarduerak eta -praktikak, gizabanakoei, adingabeak barne, seme-alaben kopurua eta haien arteko espaziamendua libreki zehaztea eta haien zirkunstantzietarako bitarteko egokiena aukeratzea ahalbidetzen dietenak.[4]

Familia-plangintzako zerbitzu medikoek antisorgailuei buruzko informazioa ematen dute, eta laguntza mediko espezializatua eskaintzen dute nahi diren haurdunaldiak bereizteko eta nahi ez diren haurdunaldiak saihesteko.[5] Ildo horretan, familia-plangintza haurdunaldien kopurua eta kronologia kontrolatzeko hainbat metodo erabiltzean datza.

Familia-plangintzaren azken helburua amaren, seme-alaben eta, oro har, familiaren osasuna hobetzea da. Ildo horretan, honako hauek dira aitortutako oinarrizko osasun-prebentzioko neurriak:

  • Erditzeen zuriunea.
  • Familiaren tamaina mugatzea.
  • Jaiotzen programazioa.[6]

Antisorgailuak

aldatu
 
Hong Kongo familia-planifikazioaren gaineko posterra.
 
Pilula antisorgailuak.

Metodo antikontzeptiboak doan daude eskuragarri osasun-zerbitzuetako kontsultategietan, eta prezio desberdinak dituzte farmazietan eta medikuen eta emaginen kontsulta pribatuetan. Baliabide ekonomikoen eta nahi den arreta motaren arabera pentsatu behar da zein aukera komeni den gehien.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) metodo antikontzeptibo bat edo bestea erabiltzeko irizpide medikoei buruzko gomendioak ezarri ditu. OMEk garatu ditu irizpideak, munduko kontinente guztietako talde, erakunde eta gizabanakoekin batera. Irizpide horien bidez, mundu osoko emakumeek eta gizonek familia-plangintzako zerbitzu seguruak eta kalitate handikoak eskuratu ahal izango dituztela bermatu nahi da.

Hona hemen ohikoenak:[7]

  • Preserbatiboa: zorro fin bat da, kasu gehienetan latex materialez egina, eta zakil tentean edo aluan jartzen da sarketaren aurretik.
  • Diafragma: Diafragma emakumeek erabiltzen duten antisorgailua da. Latexez eginiko kapusoi bat da eta koitoaren aurretik baginan sartzen da.
  • Pilula antisorgailua: Emakumeek erabiltzen duten ahozko antisorgailua da. Emakumearen hormona-zikloan eragiten du pilulak eta obulazioa eta haurdunaldia ekiditen ditu.
  • DIUa: Emakumeak erabili behar duen antisorgailua da. Polietilenoz eginiko gailu bat da, eta kobrezko filamentu bat du. Emakumearen uteroan jartzen da aparailua eta horren bidez, gerta daitezkeen haurdunaldiak ekiditen dira.
  • Umetoki barneko askapen sistema: DIUaren antza da. Emakumearen umetokiaren barnean jartzen den gailuak, ordea, emakumeak modu naturalean sortzen dituen antzeko hormona kantitate txikiak askatzen ditu. Horri esker, antisorgailu eraginkorra da.
  • Baginako eraztuna: Emakumearen baginan jartzen den plastikozko eraztun bat da. Pildoraren antzera lan egiten du eraztunak. Hiru astez eraman behar da jarrita eta denbora horretan hormonak askatzen ditu. Laugarren astean eraztuna kendu egiten da eta orduan ematen da obulazioa.
  • Dermisaren azpiko inplantea: Emakumearen besoaren azalaren azpian ezartzen diren kapsula txikiak dira. Kapsula horiek hormonak askatzen dituzte eta horiei esker ekiditen dira haurdunaldiak. Inplanteak denbora ezberdinez eraman daitezke azalaren azpian eta edozein momentutan eten daiteke tratamendua.
  • Partxe antisorgailua: Emakumearen azalak jasotzen dituen hormona batzuk askatzen ditu partxeak eta horrela ekiditen da haurdunaldia. Tratamenduak hiru aste irauten du, astean partxe bat jartzen da eta laugarrenean ez da jarri behar. Antisorgailu hori erabiltzeko adituaren gomendioak jarraitu behar dira.
  • Espermizida: Espermatozoideak suntsitzeko gai den substantzia da. Kontrazepzioko metodo gisa erabil daiteke, hainbat modutan prestatua (obulu baginalak, kremak, etab.). Normalean, kontrazepzio-hesiko metodoen eraginkortasuna handitzeko erabiltzen dituzte, hala nola

Behin-betiko sistemak

aldatu
  • Tronpen lotura: Umetoki-tronpak kirurgikoki josi eta buxatzea da, emakumeari antzutasun normalean behin betikoa eragiteko asmoarekin.
  • Basektomia: barrabilak semen-besikularekin komunikatzen dituzten hodi deferenteak moztean datzan teknika kirurgikoa da. Honi esker, barrabiletan sortutako espermatozoideek ezin dute aurrera egin eta horrek, gizonezkoaren antzutasun iraunkorra sortarazten du.
  • Histerektomia: Uteroaren erauzketa kirurgiko erabateko edo partziala da.

Emergentziazko metodoak

aldatu
  • Biharamuneko pilula: Ez da metodo antikontzeptibo bat, argi izan behar da, emergentziako medikamentu bat baizik. Antikontzeptiborik erabili ez denean eta hauek gaizki erabili ondoren (pilula antikontzeptiboa hartzeaz ahaztu hamabi orduz baino gehiagoz, kondoia apurtu edo irristatu…) haurdun geratzeko arriskua murrizteko erabiltzen da.
  • Abortua: Eragindako abortua[8] edo Haurdunaldia borondatez etetea[9] (HBE) legeak onartutako baldintzetan, haurdun dagoen emakumearen berariazko baimenarekin eta abortuak praktikatzen diren zentro eta establezimendu publiko zein pribatu batean mediku baten eskutik egindako abortua da. Lege-baldintzak aldatu egiten dira herrialde batetik bestera.[10]

Ugalkortasun eza, lagundutako ugalketa eta in vitro ernalketa

aldatu

Ugalkortasun eza ematen da pertsona bat ezin denean naturalki seme edo alaba bat sortu, hau da, urtebetez sexu-bizitza aktiboa izan ondoren haurdun egon. Laguntza bidezko ugalketa edo ernalketa artifiziala gametoak manipulatzea dakarren antzutasuna tratatzeko teknika da.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1