Fantastic Voyage
Fantastic Voyage (euskaraz Bidai Harrigarria), 1966ko Richard Fleischer estatubatuarrrak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. Isaac Asimov idazlearen 1966ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Stephen Boyd, Raquel Welch, Edmond O'Brien, Donald Pleasence eta Arthur Kennedy aktoreek antzeztu zuten.
Efektu berezi onenen Oscar Saria eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria irabazi zituen.
Ondorengo Innerspace (1987, Joe Dante) filmaren istorioarekin antzekotasun handia du.
Argumentua
aldatuGerra Hotza, AEB eta SEBS gauzak atomoen neurrira miniaturizatzeko teknologia garatzen ari dira, baina oraingoz miniaturizazioaren eraginak ordu bakar bat irautea lortu dute. Jan Benes (Jean Del Val) zientzialaria gizaki bat denbora iraunkorrez tamaina mikroskopikora txikiarazi dezakeen formula bat lortu berri du. Pentagonora bidaltzear dela, sobietar espioi batzuk auto istripua eragin eta Benes bere zientzia lanerako ezgaitua eta elbarri lagako dute. Baina Miniaturazko Segurtasun Indar Konbinatuek Benesi gorputz barnetik ebakuntza egin eta osatzeko plan bati ekingo diote.
Aktoreak
aldatu- Stephen Boyd: Grant
- Raquel Welch: Cora Peterson
- Edmond O'Brien: Carter jenerala
- Donald Pleasence: Michaels doktorea
- Arthur O'Connell: Donald Reid kolonela
- William Redfield: Bill Owens kapitaina
- Arthur Kennedy: Peter Duval doktorea
- Jean Del Val: Jan Benes doktorea
- Barry Coe: Komunikazio laguntzailea
- Ken Scott: AEBetako zerbitzu sekretuetako agentea
- Shelby Grant: Erizaina
- James Brolin: Teknikaria
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)