Fazial
Fazial bat, sexualitatean, gizon batek ernal-hazia bikote sexual bat edo gehiagoren aurpegian isurtzen deneko ekintza-sexuala da. Faziala sarketarik gabeko sexu ekintza da, nahiz eta normalki sexu estimulazio jarduera ezberdinen ostean ematen den, sarpen baginala, uzkiko sarketa, felazioa edo masturbazioaren bidez eman ohi da estimulazio hori.
Faziala egiteko ohitura tipikoa da jarduera sexualak egitea aurretik, sexu piztea eta estimulazioarekin. Estimulazio sexual nahikoa lortu denean eta isurtzea prest dagoenean, gizonak bere zakila jarriko du bikotearen aurpegitik gertu, bere ernal-hazia aurpegian eror dadin.
Kasu askotan, sexu praktika hau dominazio / sumisio testuinguru batean ematen da.[1]
Isuritako haziaren bolumena hainbat faktoreren araberakoa da, gizonaren osasun egoera, adina, sexu berotzearen maila eta azken isurtzetik pasa den denbora, batez ere. Bolumen arrunta 1,5 eta 5 mililitro artekoa izaten da. Aurpegia ukitu bezain pronto hazia sendotu eta lodiago egiten da, eta 15-30 minutu pasata likidoago bilakatzen da.
Pornografia vs. errealitatea
aldatuFazialak ohikoak dira pornografian, askotan gertuko eszena gisa. Are, porno industriaren errepertorio estandarrean, felazio baten amaiera kanonikoa horixe izaten da: haziaren isurketa felatzailearen aurpegian izatea, agerian eta kantitate handian. Ez hori bakarrik: ekoizleek, hazia aurpegian hartzen duenari, askotan zorion eta atsegin aurpegia jartzea espreski eskatzen diote. Horretara, pornoa kontsumitu ohi duten pertsonek praktika honen normaltasuna (hedapen handiaren zentzuan) irudika dezakete, horrela ez denean.[2] Halere, sexologoek seinalatu dutenez, porno erreferentziak baino ez dituzten maitale gazteen artean praktika honen eskaria handitzen ari da.[3]
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) EL MITO DE LA PULSIÓN SEXUAL INCONTROLABLE | Tribuna Feminista. 2017-12-11 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mitos sexuales que el porno hace creer | Noticias sobre sexualidad 🥇 Erotismo Sexual 🥇» Erotismo Sexual 2019-05-01 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) octubre, AFP|17 de; 2013 - 10h39. (2013-10-17). «Estudio revela influencia del internet en prácticas sexuales de los jóvenes» El Universo (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).