Feodor Lynen
Feodor Felix Konrad Lynen (Munich, Alemania, 1911ko apirilaren 6a - Munich, Alemania, 1979ko abuztuaren 6a) alemaniar biokimikaria izan zen.
Biografia
aldatuMunicheko Unibertsitateko katedraduna izan zen 1942-1979 urteen artean. 1964an Medikuntzako Nobel saria eman zioten kolesterolari eta gantz azidoen metabolismoari buruz egindako ikerketengatik. Kolesterolak bihotzeko eritasunetan duen eragina azaltzeko garrantzi handiko lanak egin zituen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu