Ferae animalia klado bat da, Carnivora eta Pholidota ordenak taldekatzeko sortua. Guztira 268 espezie baino gehiago dira. Pholidota (pangolinak) ez dirudi Carnivoraren oso antzekoak direnik eta askotan Xenarthrarekin taldekatzen ziren. Baina ADNan eginiko ikerketa batek dioenez gertuen dauden taldeak haiek dira. Feraen desagertutako Creodonta eta Cimolesta taldeak ere sartzen dira, bakoitza bizirik dagoen talde batekin senidetua. Ostentoria izena ere proposatu dute elkarketa honentzat.

Ferae
Kretazeo berantiar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
Mirorder (en) Itzuli Ferae
Linnaeus, 1758
Azpibanaketa

Feraetik gertuen dagoen animalia taldea Perissodactyla (zaldi, tapir eta errinozeroak) eta Cetartiodactyla (Artiodactyla eta Cetacea biltzen dituen talde handia) lirateke. Baliteke Cetartiodactyla ordez Chiroptera izatea gertuen dagoena, hala ere. Ferae eta Perissodactylak sortzen duten taldeari Zooamata deitzen zaio. Chiropterarekin batzen direnean Pegasoferae izena ematen zaie.

  NODES