Fondaco dei Tedeschi
Fondaco dei Tedeschi (venezieraz: Fontego dei Tedeschi, euskaraz: Alemanen biltegia) Veneziako eraikin historikoa da. Veneziako Ubide Handiaren ertzean dago, Rialto zubitik gertu. Historikoki hiriko merkatari alemanen egoitza zen.[1]
Fondaco dei Tedeschi | |
---|---|
Fondaco dei Tedeschi | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Municipalità of Venice | Municipality 1 Venezia-Murano-Burano |
Ur-masa | Veneziako Ubide Handia eta rio del Fontego dei Tedeschi (en) |
Koordenatuak | 45°26′18″N 12°20′12″E / 45.4382°N 12.3367°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1228 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Historia
aldatuLehenengo eraikina XIII. mendearen erdikoa izan zen. 1505ean sute batek txikitu zuen; XVI. mendean zehar berreraikia izan zen. Giorgio Spaventok berreraikitze prozesua zuzendu zuen; horretarako Gerolamo Tedesco-ren eredua jarraitu zuen. 1509an Antonio Abbondik hartu zuen lanen zuzendaritza. Giorgionek kolaboratu zuen, fatxada nagusia apainduz eta, eskuinekoan, fresko batzuk margotzen.
Benetton familiak 2009an eraikinaren birmoldaketa berri bat enkargatu zuen honi gune komertzialaren itxura emateko.[2]
Iruditegia
aldatu-
Eraikin zaharberritua barrutik.
-
Fatxada nagusia eta Ubide Handia.
-
Eraikina gauez.
-
Ondoan, Rialto zubia.
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Ingelesez):Zaharberritzearen prozesua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fondaco dei Tedeschi |