Ford Madox Ford, jatorriz Ford Hermann Hueffer, (Merton, Surrey (Erresuma Batua), 1873ko abenduaren 17a - Deauville (Frantzia), 1939ko ekainaren 26a) nobelagile eta editore ingelesa izan zen.

Ford Madox Ford

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseph Leopold Ford Hermann Madox Hueffer
JaiotzaMerton eta Londres1873ko abenduaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaDeauville1939ko ekainaren 26a (65 urte)
Familia
AitaFrancis Hueffer
AmaCatherine Madox Brown
Ezkontidea(k)Elsie Martindale Hueffer (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUniversity College School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea, argitaratzailea, literatura-kritikaria, kazetaria eta prosalaria
Izengoitia(k)Ford Madox Ford
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0285642 Musicbrainz: af0cbfee-5024-4846-9e69-ce77f7878174 Discogs: 3509976 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Ford Madox Ford Wimbledonen, Surreyn jaio zen 1873ko abenduaren 17an eta Catherine Madox Brown eta Francis Hueffer izan zituen senide.

Aita gero The Timeseko musika kritikari alemaniarra izan zen eta ama, berriz, ingelesa. Ford Madox Brown margolaria izan zuen aitona eta ilobak bere biografia idatzi zuen. Amaren aldeko aitona Johann Hermann Hüffer poeta -Westfalia Annette von Droste-Hülshoff idatzi zuen- eta aristokrata katolikoa izan zuen.

Ford Hermann Hueffer zen bere jatorrizko izena, baina aldatzen joan zen, 1919an, Ford Madox Hueffer erabili zuen, baina germaniar kutsu handiegia zuela-eta, aitonaren omenez, Ford Madox Ford bilakatu zen.

1894an, betidanik andregai izan zuen Elsie Martindalerekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituzten: Christina (1897) eta Katharine (1900)[1].

1918 eta 1927 artean, Stella Bowenekin bizi zen, bera baino 20 urte gazteagoa zen australiar artistarekin, eta, 1920an, alaba bat izan zuten, Julia Madox Ford.

Forden azken urteak Michigango Olivet College ikastetxean pasatu ziren irakaskuntzan eta Deauvillen hil zen, Frantzian, 65 urte zituenean.

Idatzi zituen eleberriak

aldatu

Ford Madox Forden lanik ezagunena The Good Soldier (1915) da, I. Mundu Gerraren aurreko urteetan girotutako eleberri motza. Bi bikote perfektuen bizitza trajikoak marrazten ditu bertan eta konplikazio handiko flashbacka (aitzindari izango da teknika literario horren erabileran) erabili ohi du maiz [2].

Berea da, era berean, Parade's End tetralogia (1924-28) eta gerra aurreko eta ondorengo ingeles bizimoduaren argazkia erakusten du 4 eleberritan[2]: Some Do Not 1924), No More Parades (1925), A Man Could Stand Up (1926) eta Last Post (1928). Frontean bizi izan zuen bere esperientzia propioa erabili zuen gerraren deskripzio latza egiteko[1].

The Good Soldier (1915) eta No More Parades (1925) dira XX. mendearen aldaketek ingeles aristokraziaria eraginiko anabasa eta desesperazioa erretratatzen maisu.

Fordek eleberri asko idatzi zuen eta, horretaz gain, entsegu, poesia, memoria eta kritika literarioa ere bai. Joseph Conradekin elkarlanean ere egin zuen lan eta horren adibide dira The Inheritors: An Extravagant Story (1901), Romance (1903) eta The Nature of a Crime (1923).

Ladies Whose Bright Eyes eleberria ere aipatuko dugu (1911), denboran zehar deskuidoz eginiko bidaiaren ironiaz betetako kontadizoa. Protagonistak armak fabrikatzen ez dakitela deskubrituko du, edo eztainua ez dutela ezagutzen; hau da, berak ezagutzen duen mundua ezingo duela ertaroko gizarte honetan erabili.

Lan ezagunenak hurrengoak izan daitezke:

  • The Shifting of the Fire, (H Ford Hueffer), Unwin, 1892.
  • The Brown Owl, (H Ford Hueffer), Unwin, 1892.
  • The Queen Who Flew: A Fairy Tale, Bliss Sands & Foster, 1894.
  • The Cinque Ports, Blackwood, 1900.
  • The Inheritors: An Extravagant Story, (Joseph Conrad eta Ford M. Hueffer), Heinemann, 1901.
  • Rossetti, Duckworth, 1902.
  • Romance, (Joseph Conrad eta Ford M. Hueffer), Smith Elder, 1903.
  • The Benefactor, Langham, 1905.
  • The Soul of London, Alston Rivers, 1905.
  • The Heart of the Country, Duckworth, 1906.
  • The Fifth Queen (Part One of The Fifth Queen trilogy), Alston Rivers, 1906.
  • Privy Seal (Part Two of The Fifth Queen trilogy), Alston Rivers, 1907.
  • An English Girl, Methuen, 1907.
  • The Fifth Queen Crowned (Part Three of The Fifth Queen trilogy), Nash, 1908.
  • Mr Apollo, Methuen, 1908.
  • The Half Moon, Nash, 1909.
  • A Call, Chatto, 1910.
  • The Portrait, Methuen, 1910.
  • The Critical Attitude, (Ford Madox Hueffer), Duckworth 1911.
  • The Simple Life Limited, (Daniel Chaucer), Lane, 1911.
  • Ladies Whose Bright Eyes, Constable, 1911 (extensively revised in 1935).
  • The Panel, Constable, 1912.
  • The New Humpty Dumpty, (Daniel Chaucer), Lane, 1912.
  • Henry James, Secker, 1913.
  • Mr Fleight, Latimer, 1913.
  • The Young Lovell, Chatto, 1913.
  • Antwerp (eight-page poem), The Poetry Bookshop, 1915.
  • Henry James, A Critical Study (1915).
  • Between St Dennis and St George, Hodder, 1915.
  • The Good Soldier, Lane, 1915.
  • Zeppelin Nights, Violet Huntekin, Lane, 1915.
  • The Marsden Case, Duckworth, 1923.
  • Women and Men, Paris, 1923.
  • Mr Bosphorous, Duckworth, 1923.
  • The Nature of a Crime, Joseph Conradekin, Duckworth, 1924.
  • Joseph Conrad, A Personal Remembrance, Little, Brown and Company, 1924.
  • Some Do Not . . ., Duckworth, 1924.
  • No More Parades (novel)|No More Parades, Duckworth, 1925.
  • A Man Could Stand Up, Duckworth, 1926.
  • New York is Not America, Duckworth, 1927.
  • New York Essays, Rudge, 1927.
  • New Poems, Rudge, 1927.
  • Last Post, Duckworth, 1928.
  • A Little Less Than Gods, Duckworth, 1928.
  • No Enemy, Macaulay, 1929.
  • The English Novel: From the Earliest Days to the Death of Joseph Conrad (One Hour Series), Lippincott, 1929.
  • The English Novel, Constable, 1930.
  • Return to Yesterday, Liveright, 1932.
  • When the Wicked Man, Cape, 1932.
  • The Rash Act, Cape, 1933.
  • It Was the Nightingale, Lippincott, 1933.
  • Henry for Hugh, Lippincott, 1934.
  • Provence, Unwin, 1935.
  • Ladies Whose Bright Eyes (revised version), 1935
  • Portraits from Life: Memories and Criticism of Henry James, Joseph Conrad, Thomas Hardy, H.G.Wells, Stephen Crane, D.H.Lawrence, John Galsworthy, Ivan Turgenev, W.H. Hudson, Theodore Dreiser, A.C. Swinburne, Houghton Mifflin Company Boston, 1937
  • Great Trade Route, OUP, 1937.
  • Vive Le Roy, Unwin, 1937.
  • The March of Literature, Dial, 1938.
  • Selected Poems, Randall, 1971.
  • Your Mirror to My Times, Holt, 1971.

Editore lana

aldatu

1908an, Ford Madox Fordek The English Review aldizkaria sortu zuen. Hantxe argitaratuko zuten Thomas Hardy, H.G. Wells, Joseph Conrad, Henry James, John Galsworthy edo William Butler Yeatsek eta bertan debutatu zuten Wyndham Lewis, D.H. Lawrence edo Norman Douglasek.

1920ko hamarkadan, aldizkari berri bat sustatu zuen, The Transatlantic Review, Erresuma Batuko literaturan eragin itzela izango zuena.

Luzaroan bizi izan zen Parisko Montparnasse auzoan eta James Joyce, Ernest Hemingway, Gertrude Stein, Ezra Pound edo Jean Rhys egin zituen lagun eta haien lanak argitaratzeko aukera izan zuen.

Geroago, AEBetan, Allen Tate, Caroline Gordon, Katherine Anne Porter eta Robert Lowellekin harremanetan izan zen. Erro viktoriarretan oinarrituta bazen ere, Fordek beti egin zuen literatur berri baten eta esperimentazio literarioaren alde.

Kanpo loturak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ford Madox Ford  
  NODES
Chat 2
Done 1
eth 3
james joyce 1
orte 1
Story 2