Fort Hareko Unibertsitatea

Fort Hareko Unibertsitatea (ingelesez: University of Fort Hare, afrikaansez: Universiteit van Fort Hare) Hegoafrikako unibertsitate publiko bat da, Alice hirian dagoena. Bhisho eta East London aldean ere baditu egoitzak.

Fort Hareko Unibertsitatea
Datuak
MotaUnibertsitate publikoa
HerrialdeaHegoafrika
Jarduera
KidetzaSouth African National Library and Information Consortium (en) Itzuli, African Library and Information Associations and Institutions (en) Itzuli eta Association of African Universities (en) Itzuli
Ikasle-kopurua11.074 (2011)
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1916
webgune ofiziala
Facebook: ufh1916 Twitter: ufh1916 Instagram: ufh1916 Edit the value on Wikidata

Unibertsitate honek lan oso garrantzitsua bete zuen Afrikako biztanle beltzen goi-mailako irakaskuntzan 1916tik hasi eta 1959ra arte. Ikuspuntu akademikotik begiratuta, mendebaldeko estilokoa zen irakaskuntza eskaintzen zien Saharaz hegoaldeko Afrika osoko ikasleei. Handik igarotako ikasle askok Afrikako herrialde batzuen independentziaren aldeko zenbait mugimendutan parte hartu zuten, eta batzuk herrialde berrietako gobernuen kide izatera ere iritsi ziren. Ikaslerik ospetsuenetako batzuk, Nelson Mandela, Oliver Tambo, Govan Mbeki, edo Mangosuthu Buthelezi izan ziren, besteak beste.[1]

1959an, unibertsitateak apartheidaren eragina jasan zuen, baina, gaur egun apartheid osteko Hegoafrikako hezkuntza sisteman integratuta dago. Haren campus nagusia Alice (Dikeni, xhoseraz) hirian dago, Tyhume ibaiaren ondoan dago.

Erreferentziak

aldatu


  Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
Association 2
os 8
web 1