Francesco Saverio Nitti
Francesco Saverio Nitti (Melfi, 1868ko uztailaren 19a - Erroma, 1953ko otsailaren 20a) italiar ekonomialari eta politikaria izan zen. Italiako lehen ministroa izan zen 1919tik 1920ra.
Zuzenbide ikasketak egin zituen Napolin eta kazetari lanetan aritu zen. Gazzetta Piemontese egunkariko berriemailea eta Corriere di Napoliko editoreetako bat izan zen. 1891n Il socialismo cattolico idatzi zuen eta 1893an Napoliko Unibertsitateko finantza irakaslea izan zen.
Alderdi Erradikaleko kidea, 1904an diputatu hautatu zuten. 1911tik 1914ra Nekazaritza, Industria eta Merkataritza ministroa izan zen Giovanni Giolittiren gobernuan eta 1917tik 1919ra finantza ministro Vittorio Emanuele Orlandoren gobernuan.
1919ko ekainaren 23an Lehen Ministro eta Barne ministro bihurtu zen, eta urtebete geroago Kolonietako ministro. Versaillesko Itunak nahigabea eta Gabriele d'Annunzioren asaldura Fiumen eragin zioten. 1920ko ekainean dimititu zuen.
Faxismoaren botere aurre egin eta Mussoliniri aurre egin zion. Liburu batean faxismoa komunismoarekin alderatu zuen.
1924an emigratzea erabaki zuen eta bere herrialdera itzuli zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Alderdi Liberalaren zerrendetan senatari aukeratu zuten, eta gero Ezker Independentearen zerrendetan. Antiklerikala izan zen eta Demokrazia kristaua, NATO eta diktadura faxista eta komunisten aurka agertu zen.
Lan nabarmenak
aldatu- Population and the Social System (1894)
- Catholic Socialism (1895)
- Eroi e briganti (1899) - ISBN 8881674696, 9788881674695)
- L'Italia all'alba del secolo XX (1901)
- Principi di scienza delle finanzie (1903, 1904; 5th ed., 1922). Frantsesezko itzulpena: Principes de science des finances, (1904)
- Peaceless Europe (1922)
- The Decadence of Europe (1922)
- The Wreck of Europe (1923)
- Bolshevism, Fascism and Democracy (1927)
- Online egindako beste obra batzuk hemen (archive.org)