Franz von Bayros
Franz von Bayros, baita ere Bayrosko Markesa bezala ezaguna (Zagreb, 1866ko maiatzaren 28a - Viena, 1924ko apirilaren 3a) ilustratzaile eta marrazkilari austriarra. Bere lanetan erotismoa landu zuen eta horregatik arazo handiak izan zituen. Dekadentismo mugimenduko partaidea izan zen.
Franz von Bayros | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zagreb, 1866ko maiatzaren 28a |
Herrialdea | Austria |
Heriotza | Viena, 1924ko apirilaren 3a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Heriotza modua | : garuneko odoljarioa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Academy of Fine Arts Vienna (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea, marrazkilaria, grabatzailea eta exlibrist (en) |
Lantokia(k) | Viena |
Mugimendua | Art Nouveaua |
Izengoitia(k) | Choisy Le Conin, Choisy le Conin, Choisy LeConin eta Venu de Bonestoc |
Biografia
aldatuNoble espainiar baten semea, Zagreb jaioa, hamazazpi urtez Vienako akademian sartu zen. Vienako nobleziarekin erlazionatzen zen, besteak beste, Johann Strauss (semea); haren alabaorde Aliciarekin 1896an ezkondu zen. 1890an Eugen Felix (1836-1906) erretratistarekin ikasi zuen et, ondoren, Gottfried Seelos (1829-1900) paisaien margolaria. 1897an Munichera joan zen bizitzera; 1904an hiri horretan bere lehenengo erakusketa irekiko zuen eta arrakasta handia lortu zuen. 1904tik 1908 arte von Bayros ikasten Frantzian eta Italian egon zen. 1911an, bere lanen erotismoa zela eta, Alemaniatik alde egin behar izan zuen. 1924ean garun odoljario baten ondorioz hil egin zen.
Obra
aldatuHaren lan ezagunena eta polemikoa Erzählungen vom Toilettentische (euskaraz "Apaingelako ipuinak"). Han agertzen ziren marrazkiak garairako oso probokatzaileak ziren: harreman sexualak, lesbianismoaren eszenak, zoofiliakoak, masturbazioak, sadomasokismoa, pederastia, e.a. [1] Von Bayrosek bi mila margolan inguru egin zituen. Haren estiloa morbosoa eta probokatzailea zen baina, aldi berean, fina.
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franz von Bayros |