Frederiko Henrike Orange-Nassaukoa

Frederiko Henrike (Delft, 1584ko urtarrilaren 29a - Haga, 1647ko martxoaren 14a) Orangeko printze subirano eta Holanda, Zeelanda, Utrecht, Guelders, Overijssel eta Groningengo estatuderra izan zen.

Frederiko Henrike Orange-Nassaukoa

stadtholder (en) Itzuli

1625eko maiatza - 1647ko martxoaren 14a
Maurizio Nassaukoa - Gilen II.a Orangekoa

Orangeko printzea

1625eko apirilaren 23a - 1647ko martxoaren 14a
Maurizio Nassaukoa - Gilen II.a Orangekoa
Bizitza
JaiotzaDelft1584ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaHaga1647ko martxoaren 14a (63 urte)
Hobiratze lekuaNieuwe Kerk Delft (en) Itzuli
Familia
AitaGilen I.a Orange-Nassaukoa
AmaLouise de Coligny
Ezkontidea(k)Amalia of Solms-Braunfels (en) Itzuli  (1625eko apirilaren 4a -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaOrange-Nassau leinua
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra, buruzagi militarra eta arte bildumagilea
Lantokia(k)Haga
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakHogeita Hamar Urteko Gerra

Gilen I.a Orange-Nassaukoa eta Louise Colignykoaren semea izan zen. Aita hil eta sei hilabetera jaio zen, eta bere anaia Mauriziok armetan hezi zuen. 1725ean Maurizioren ondorengoa izan zen kargu guztietan. Holanda, Zeelanda, Utrecht, Overijssel eta Guelders probintzietako estatuderra izan zen, baita Batasuneko almirante nagusia ere. 1647tik aurrera, gainera, Groningeneko estatuderra izan zen.

Hogeita bi urtez egon zen Probintzia Batuetako gobernuaren buru. Espainiarren aurkako gerran komandante nagusia izan zen eta bere arrakasta nagusia 's-Hertogenboscheko setio arrakastatsua izan zen. Beste hiri batzuk ere harrapatu zituen, hala nola Maastricht, Breda eta Hulst. Gerran Frantziarekin aliatu zen, baina azkenean aliantza utzi zuen Espainiarekin bake-akordioa sinatzeko. Horrela, laurogei urtez bilatu zituzten helburuak lortu zituzten Probintzia Batuek.

Urrezko aro baten buru izan zen, garaipen militar eta itsasontziekin, itsaso eta merkataritza hedapenarekin eta arte eta literaturan bikaintasunarekin.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1
eth 2