Futbol arauak kirol hau jokatzeko beharrekoak diren nahitaezko 17 lege edo jarraibide dira. Mundu osoan erabiltzen dira, nahiz eta aldaketa batzuk zilegi izan futbol kategoria desberdinetan.

Hauen aldaketa International Football Association Board erakundearen esku dago, FIFAk eta Erresuma Batuko lau futbol federazioak berretsita.

Ezaugarri orokorrak

aldatu

Futbol partida baten 10 jokalari eta atezain batek osatutako bi taldek jokatzen dute. Talde batek gola lortu duela esaten da baloia arerioaren atean sartzea lortzen duenean. Jokoaren helburua arerioak baino gol gehiago lortzea da.

Baloia eskuekin hartu dezakeen bakarra atezaina da, beti ere area handiaren barruan. Talde bereko jokalari batek atezainari baloia eman eta gero eskuarekin hartzen badu, falta da.

Jokalari batek baloia alboko marratik kanpora botatzen badu, alboko sakea egiten du aurkako taldeak, bere zelaiko hondoko marratik kanpora badoa kornerra eta beste taldearen zelaiko hondoko marratik kanpora ateko sakea.

Epaileak jokalariak ohartarazi egin ditzake arauz kontrako ekintzaren bat eginez gero. Futbolean ohartarazpenak txartel horia eta txartel gorria erakutsiz egiten dira, ekintzaren arabera. Bi txartel hori edo gorri bat ikusten dituen jokalariak zelaia utzi behar du, egotzita. Epaileak talde bereko 5 jokalari egozten baditu, partida amaitutzat ematen da, talde honek galtzen duelarik.

Partida batek 45 minutuko bi zati izaten ditu, 15 minutuko atsedenarekin tartean. Jokoan zehar izandako geldiuneak direla-eta, epaileak minutu batzuk luzatu dezake zati bakoitza. Denbora tarte honi deskontu-denbora deritzo.

Jokoaren 90 minutuaren igarotakoan, berdinketarekin amaituz gero, luzapena jokatu daiteke partidak derrigorrezko irabazle bat izan behar badu; adibidez, kanporaketetan. Luzapen hau 15 minutuko bi zatik osatzen dute. Hala eta guztiz ere berdinketak jarraitzen badu, penalti jaurtiketak egiten dira irabazlea erabaki arte. Penalti gehien sartzen dituenak irabazten du norgehiagoka.

Arauak

aldatu

1.araua: Zelaia

aldatu
 
Futbol zelaia

Jokorako lekua 45 eta 90 metro bitarteko zabalera eta 90 eta 120 metro bitarteko luzera duen belarrezko zelaia izaten da. Alde bakoitzean hiru zutoinek osatutako ate bat egoten da. Zelaia bi zatitan banatzen da eta ateen aurrean bina area egoten dira: area txikiak atezaina inork oztopatu ezin duen gunea da, eta area handia atezainak baloia eskuaz jokatu dezakeena eta defentsak ari den taldeak egiten duen falta penalti bezala adierazten dena.

Ondorengo arau hauek kontuan izan behar dira ere:

  • Neurriak: 90-110m luze eta 45-90 zabaleko laukizuzena izan behar da.
  • Markatzeko modua: Zelaia <12 cm-ko zabalera duen marra nabariarekin markatu behar da. Ertz bakoitzean poste bat kokatzen da, >1.5m neurtzen zuena eta banderatxo bat zuena gainean. Zelaia erditik banantzen da marra batez. Zelaiaren erdian puntu bat dago, eta puntua zentroa izanik, 9.15m-ko erradioa duen zirkunferentzia bat dago.
  • Ate marra: Bi marra ate marratik perpendikularki, ate zutoin bakoitzaren barrualdetik 5.5m urrunduta eta zelaiaren barrualderantz 5.5m sartuta. Bi marra horiek, ate marraren paraleloa den beste marra batekin elkartuko dira.
  • Area penala: Bi lerro perpendikular markatuko diote ate lerroari 16,5m-tara. Ate zutoin bakoitzaren barruko partearen, 16,5m sakondu. Eta lerro paralelo batekin elkartuko dute helburuaren lerroa zelaian. Penalaren area bakoitzean penal puntu bat marraztuko da zutoinen arteko erdi marraren 11m-ko distantzian. Area penal bakoitzaren kanpoaldetik erdi-zirkulu bat marraztuko da, penal puntua zentrua izanik 9.15m-ko erradioaren distantziara.
  • Izkinako area: Izkinaren bandera bakoitzetik 1m-ko erradioa duen zirkunferentzia zatia marrazten da zelaiko lau ertzetan.
  • Atezaindegiak: Ate marra bakoitzaren erdian atezaindegiak jarriko dituzte, 2 zutoin bertikalez egongo dira osatuta, izkinaren banderen distantzia 7.32m izanik eta langaluze horizontal batez elkartuta, langaluzearen eta lurraren arteko distantzia 2.44m izanik. Ateak lurrera finkatuta egon beharko dira, arriskurik ez egoteko. Atezaindegiak zuriak izaten dira normalean.

2.araua: Pilota

aldatu
 
2006ko mundu kopako baloia
(Adidas +Teamgeist
  • Baloia esferikoa izango da; onartutako beste material bat ez bada, larruzkoa izan behar da. Jokalariak arriskuan jarri ez dezaketen materialak soilik erabili daitezke.
  • 70 cm-ren zirkunferentzia maximo bat izango du eta 68 cm-ko minimoa. 410g-ren eta 450g-ren arteko pisua izan beharko du partidaren hasieran.
  • Baloia ezin da aldatu epailearen baimenik gabe, baloia esplotatzen edo mintzen bada, jolasa moztuko da, baina beste bat sartzen denean partida hasiko da arinagoko baloia apurtu zan lekutik.
  • Baloia jolasean ez dagoen momentu batean mintzen edo lehertzen bada, partida arauek esaten duten bezala jarraituko du.

3.araua: Jokalariak

aldatu
  • <11 jokalariz osatutako 2 taldek jolastuko dute, baina talde bakoitzeko pertsona bat atezaina izan beharko da.
  • Talde bakoitzak partida hasiko du >7 jokalarirekin, geroago jokalari gehiago sartu daitezkelarik.
  • Aktan <17 jokalari inskribatuko dira.
  • Behin hasita, gura diren nahi beste ordezkapen egin daitezke.
  • Egokia iruditzen zaien aldi guztietan bueltatu daitezke ordezkatutako jokalari guztiak.
  • Partida batean talde bat 7 jokalari baino gutxiagorekin lotzen bada, epailea partida amaitutzat emango du.
  • Atezainak edozein jokalarirekin aldatu dezake postua, baina epailea abisatuz eta kamisetak aldatuta. Jokoa geldituta egon beharko da.
  • Jokalari bat ordezkatua izan behar denean,epaileari abisatu behar zaio arretik. Ordezkatzailea ezin da zelaian sartu ordezkatua irten aurretik, txartel hori batekin zigortua izan daitekeelako. Ordezkatua eta ordezkatzailea zelaiaren erditik sartu eta irten beharko dira jokoa geldirik dagoen bitartean.

4. araua: Jokalarien ekipamendua

aldatu

Jokalariek ez dute erabiliko inolako ekipamendu edo objekturik, eurentzat edo kideentzat arriskutsuak izan daitezkeenik.

  • Jokalari batek funtsezko ekipamendu hau izan beharko du:
    • Jertse edo kamiseta bat (bigarren horrek maukak izan beharko ditu).
    • Prakak.
    • Zango babesa, galtzerdiak eta kirol oinetakoak.
  • Atezainek eta epaileak beste kolore batez jantzi behar dira, jokalariengandik bereizteko.
  • Ezin dezakete inolako publizitate politikorik edo erlijiosorik izan ekipamenduetan, ezta inolako mezu pertsonalik ere.
  • Ezin dezakete barruko kamisetan inolako publizitaterik erakutsi.
  • Epaileak jokalari bakoitzaren ekipamendua arretaz begiratu behar du; eta, arauz kanpoko ezer ikusten badu, jokalaria zelaitik aterarazi beharko du, harik eta ekipamendua ondo jarrita duen arte.

5.araua: Epailea

aldatu
  • Partidak artezteko, bakoitzeko bat izendatuko da. Haren eskumena eta Joko Arauek eman dizkioten ahalmenen erabilera jokalekura sartzen deneko hasiko dira eta instalazioak utzitakoan bukatzen dira. Haren erabakiak, jokoari dagokionez, behin-betiko izango dira.
  • Epailearen eginkizun nagusia jokoaren izpiritua sustatzea da, baina horretaz aparte hainbat eginkizun ditu:
    • Arauak aplikatu
    • Faltaren bat zigortzekotan, egin duen taldearen mesederako izango litzatekeela baderitzo, ez du falta hori zigortuko.
    • Gorabeherak idatziz jasoko ditu, kronometrari jardungo eta partidak arauzko edo itunduriko iraupena izan dezan begiratuko eta istripua edo beste edozergatik gertatutako denbora galtzeen ordainekoa gehituko.
    • Arau-hausteak gertatzen direnean, epaileak irizpidezko eskumena du, beharrezko ikusten duenean partida gerarazteko edo behin-betiko eteteko, dela eguraldiagatik, dela ikusleek esku hartu dutelako edo beste arrazoi batzuengatik. Halako kasuetan, gertaerei buruzko txosten zehaztun bat idatzi beharko du.
    • Jokalekura sartzen den unetik abisatuko dio portaera ez-bidezko edo ez-duina duen jokalari orori, baita aldi baterako (minutu 2) egotzi ere falta arintzat jotzen badu.
    • Ez dio, jokalariei izan ezik, bere baimenik gabe inori jokalekura sartzen utziko.
    • Jokoa etengo du, baldin begitantzen bazaio jokalariaren batek lesio larriren bat izan duela; joko-zelaitik albait arinen atera eragingo du eta berehala berrasiko du partida.
    • Jokalekutik egotziko du, bere iritziz portaera odolgaiztoarekin. ari den edo joko zakar larriaren errudun den jokalari oro, baita hizkera zatarra edo iraingarria erabiltzen duena ere.
    • Etenaldi bakoitzaren ostean, epaileak emango du jokoari berrekiteko agindua.
    • Berak erabakiko du, partidarako ipinitako baloia.

6.araua: Epailearen laguntzaileak-Zelaiko delegatu jardutea

aldatu
  • Zelaiko delegatu jardutea
  • Partidan zehar gertatzen diren jokalari-aldaketak, ezarritakoaren arabera egiten diren kontrolatu eta baimentzea.
  • Goiko atalaren arloan gertatzen diren gorabeherak eta arau-hausteak jakinaraztea epaileari.
  • Aulkietan, area teknikoan nahiz harmailetan gertatzen diren gauza ezbidezko eta joko zelaian ondorioak edo eragina eduki ditzaketenen berri ematea epaileari.
  • Epaileari laguntzea norgehiagokaren akta idazten, ikusitako gorabehera guztiak jasota geratu daitezen zainduz.
  • Bere eskumen berezikoak ez badira ere, epaileak ematen dizkion eginkizun guztiak.

7.araua: Jokoaren iraupena

aldatu

Partidak 45 minutuko bi denbora izango ditu, eta denboren artean <15 minutuko atsedenaldia egonez.Epaileak ataleko zenbat denbora galdu den (ordezkapenak, zauritutako jokalariak zelaitik atera behar izana...) kontuan izanik luzapen bat egingo du, hau da, atal bakoitzeko denborari minutuak gehitu.

8.araua: Jokoaren hasiera eta berrasiera

aldatu
  • Txanpon bat airera bota eta aldea igartzen duen taldeak erabakiko du partidaren lehenengo zatian norantz erasoko duen.
  • Beste aldeak hasierako sakea egingo du, eta horrelaxe ekingo zaio partidari.
  • Zoria aldeko izan duen taldeak egingo du bigarren zatiari ekiteko hasierako sakea.
  • Partidaren bigarren zatia jokatzeko, taldeek zelai-erdia trukatuko dute eta, orain, lehenengo zatian defendatu duten aterantz erasoko.
  • Hasierako sakea egiteko, jokalari guztiek zein bere zelai-erdian egon behar dute kokatuta. Harik eta baloia jokoan ipini arte, hasierako sakea egingo duen taldearen aurkako taldeko jokalariek baloitik gutxienez 6 metrora ego n behar dute. Baloia erdiguneko puntuan eta geldirik egon behar da. epaileak emango du seinalea. Baloia ostikoz jota aurrerantz mugitzen den unean jokoan egongo da. Sakea egin duen jokalariak ezin ukitu dezake berriro baloia beste jokalariren batek jokatu aurretik.

Hasierako sakez zuzenean lor daiteke gola, baina aurkariaren atearen kontra bakarrik.

Taldeetako batek gol egin duelarik, berrasteko sakea aurkako taldeak egingo du.

ZIGORRA: Sakea egin duen jokalariak, beste jokalariren batek jokatu aurretik berriro ukitzen badu baloia, jaurtiketa librea emango zaio aurkako taldeari eta falta egin den lekuan bertan aterako du.

Hasierako sakea ateratzeko prozeduran beste urratzeren bat gertatuz gero, berriz egingo da hasierako sakea.

BALOlA LURRERA: Baloia jokoan dagoela, Joko Arauetan adierazita. ez dagoen beste edozein gorabehera gertatu bada, beharrezko izan den aldi baterako joko-etenduraren ondoren jokoa berrasteko "Baloia lurrera" egingo da.Epaileak lurrera jausten utziko du baloia jokoa eten den unean zegoen lekuan bertan. Jokoa berrasitzat joko da baloiak lurra ukitzen dueneko. Baloiak lurra ukitu orduko, jokalariren batek hura jokatu badu, edo, lurra ukitu eta ezein jokalarik ukitu barik, baloiak joko-zelaitik irteten badu, berriro egingo da "baloia lurrera".

9.araua: Baloia, jokoan edo jokoz kanpo

aldatu

Baloia ez dago jokoan:

  • Alboko nahiz ateko marra osorik zeharkatu duenean, dela lurrez, dela airez, edo jokoa epaileak berak gerarazi duenean.
  • Gainerako guztietan baloia jokoan egongo da, baita zutoinetan, langetan, nahiz erpineko taketean errebotatzen duenean ere, baldin jokalekuan geratu bada, bai halaber epailearengan errebotatzen duenean joko-zelaiaren barruan.

10.araua: Gola

aldatu

Gola lortutzat emango da, baloiak langetaren azpitik zutoinen arteko ateko marra osorik zeharkatu duenean, baldin gola aldeko izan duen taldeak aurretik Joko Arauak hautsi ez baditu.

11.araua: Jokalariak, jokoz kanpo

aldatu

Jokalaria jokoz kanpoko posizioan dago, aurkako taldearen ateko marratik baloia baino hurbilago badago eta berorren eta aipatutako marraren artean aurkako jokalari bi edo gehiago egon ezean.

Jokalaria ez da jokoz kanpoko posizioan egongo, baldin eta azkenaurreko jokalariaren parean badago edo azken aurkako bien parean badago. Bere taldeko zelai erdian badago ere ez da jokoz kanpo egongo.

Jokoz kanpo dagoen jokalaria zehatu egingo da, baldin, taldekideren batek baloia jokatzen duenean, bera, epailearen iritziz, jokoan parte hartzen, jokoa nahiz aurkakoa eragozten edo posizio horrexez abantaila ateratzen saiatzen ari bada.

Ez da jokoz kanpoko faltatzat hartuko, jokalariak baloia zuzenean ateko sakez, alboko sakez edo korner edo erpineko sakez jasotzen badu.

12. araua: Faltak eta kirol kontrako ekintzak

aldatu

Faltak eta kirolkontrako portaera honako honela zehatuko dira:

12.1-Jaurtiketa librea

aldatu

Aurkako taldearen alde jaurtiketa librea emango da jokalariren batek hurrengo sei falta hauetako bat egiten badu eta epaileak, ausartegi, arriskutsu edo indar gehiegi erabili dela uste badu:

  • Aurkakoari ostikoa ematea edo ematen ahalegintzea.
  • Aurkakoari zangotraba egin edo egiten ahalegintzea.
  • Aurkakoaren gainera jauzi egitea.
  • Aurkakoari jaukitzea.
  • Aurkakoa jo edo jotzen ahalegintzea.
  • Aurkakoa bultzatzea.

Jaurtiketa librea emango zaio aurkako taldeari, baldin jokalariren batek hurrengo lau falta hauetako bat egiten badu:

  • Baloiagatik lehiatzerakoan aurkakoari ostikoa ematea baloia ukitu baino lehen.
  • Aurkakoari oratzea.
  • Aurkakoari edo beste edozein pertsonari ttu egitean.
  • Baloia nahita ukitzea eskuekin (atezainak bere ate-area barruan dela edukitzen duenean izan ezik).

12.2-Penalti jaurtiketa

aldatu

Jokalariren batek, goian aipaturiko hamar faltetako bat egiten badu bere penalti-arean penalti-jaurtiketa aginduko da, baloia non dagoen kontutan hartu barik eta baldin berori jokoan badago.

12.3-Jaurtiketa librea

aldatu

Jaurtiketa libre bat eskainiko zaio aurkako taldeari hurrengo hiru falta hauetako bat egiten badu:

  • Era arriskutsuan jokatzea.
  • Aurkakoak aurrerantz egin dezan oztopatzea.
  • Atezainak eskuekin atera dezan eragoztea.

Halaber, jaurtiketa librea emango zaio aurkako taldeari, atezainak hurrengo lau falta hauetako bat egiten badu bere area barruan:

  • Baloia eskuekin hartu hondoren sei segundo baino gehiago egotea baloia jokoan ipini gabe.
  • Jokoan ipini ondoren berriro eskuekin ukitzea baloia, bitartean beste ezein jokalarik ukitu ez duela.
  • Baloia eskuekin ukitzea bere taldeko jokalariren batek oinez eman dionean.
  • Baloia eskuekin ukitzea, taldekide batek jaurtitako alboko sakez zuzenean jaso ondoren.

12.3-Behin betiko egoztearekin zigortu daitezkeen faltak

aldatu
  • Joko zakar larria egitea.
  • Portaera odolgaiztoa edukitzea.
  • Aurkakoari edo beste edozein pertsonari ttu egitea.
  • Eskuarekin gurata eragoztea gola, edo gol egiteko aukera garbia zapuztea, salbuespen batekin, hots: horrelakoa atezainak egitea bere area barruan.
  • Penaltia adieraziz zehatzen den falta eginez gol egiteko aukera garbia zapuztea jokalariaren aterantz doan aurkakoari.
  • Hizkera iraingarri, oihes eta lizuna erabiltzea.
  • Partida berean bigarrenez jasotzea aldi baterako egozketa.
  • Jokalaria behin-betiko kaleratua izan bada, futbol-zelaia eta aulkia utzi beharko du.

13. araua: Falta jaurtiketak

aldatu

Mota hauetako falta jaurtiketak daude:

  • Falta jaurtiketa zuzenak: jaurtiketa egitean gol bat sartu daiteke zuzenean.
  • Falta jaurtiketa ez-zuzenak: jaurtiketa egitea ezin da zuzenean gola sartu, hau da, ate marra zeharkatu arretik beste jokalari batek jokatu behar du baloia.

Edozein falta jaurtiketa egiteko baloia geldi egon beharko da eta baloia jaurtitzen duen jokalariak ez da baloiaz jokatuko baloiak beste jokalari bat ukitu arte.

14. araua: Penalti jaurtiketa

aldatu

Penaltia atetik 11 metrora seinalatutako puntutik jaurtikiko da, eta, jaurtiki baino lehen, jokalari guztiek, jaurtiketa egingo duena, behar bezala identifikaturik berau, eta aurkako atezaina izan ezik, joko-zelaiaren barruan egon beharko dira, baina penalti puntutik gutxienez 6 metrora kokatuta.

Atezainak bere ate-marraren gainean ego n beharko du, penaltia jaurtiko duenaren aurrean eta atearen zutoinen artean, baloia jokoan egon arte.

Penalti-jaurtitzaileak aurrerantz joko du ostikoz baloia eta gero ezin dezake berriro jokatu, beste jokalari batek ukitu arte. Baloia jokoan egongo da ostikoz jo eta mugitzen hasten den unean.

15. araua: Alboko sakea

aldatu

Alboko sakea jokoa berrasteko modu bat da. Ezin eskuratu daiteke golik alboko sakez.

Alboko sakea emango da:

  • Baloiak alboko sakea osorik zeharkatu duenean, dela lurrean zehar, dela airez.
  • Alboko marra zeharkatu duen lekutik aterako da.
  • Baloia ukitzen azkena izan den jokalariaren aurkakoek egingo dute sakea.

PROZEDURA: Baloia jaurtitzen duen unean, jaurtitzaileak honako honela egin beharko du:

  • Jokalekurantz jarrita.
  • Oin bien zati bat alboko marraren gainean edo hortik kanpo edukita.
  • Esku biak erabiliz
  • Baloia atzealdetik eta buruaren gainetik jaurtikiz.
  • Sakea egin duenak ezin jokatu dezake berriro baloia, harik eta berori beste jokalariren batek ukitu arte.

16. araua: Ateko sakea

aldatu

Ateko sakea jokoa berrasteko modu bat da. Ateko sakeaz gol egin daiteke zuzenean, baina aurkako taldearen kontra baino ez.

Azkena ukitzen talde erasotzaileko jokalari bat izan delarik, baloiak ateko marra osorik zeharkatu badu, dela lurrean zehar dela airetik, eta gol izan ez bada, ateko sakea adieraziko da.

PROZEDURA:

  • Baloia ateko marrarekiko paralelo dagoen sake-marrako edozein lekutatik jaurtiko du talde defendatzaileko jokalari batek.
  • Aurkakoek areatik kanpo egon behar dute baloia jokoan egon arte.
  • Sakea egin duenak ezin dezake berriro baloia ukitu, harik eta beste jokalariren batek ukitu arte.
  • Baloia jokoan egongo da areatik kanpora jaurti denean.

17. araua: Korner edo ertzeko jaurtiketa

aldatu

Kornerra jokoa berrasteko modu bat da. Kornerrez gol egin daiteke zuzenean, baina aurkako taldearen kontra baino ez.

Azkena ukitzen talde defendatzaileko jokalari bat izan delarik, baloiak ateko marra osorik zeharkatu badu, dela lurrean zehar dela airetik, eta X. Arauaren arabera gol izan ez bada, kornerra adieraziko da.

PROZEDURA: Irten den lekutik hurbilen dagoen banderatxoaren zirkulu laurdenaren barruan ipiniko da baloia.

  • Ez da kendu behar banderatxoaren taketa.
  • Aurkakoek baloitik gutxienez 6 metrora egon behar dute, berori jokoan egon arte.
  • Baloia talde erasotzaileko jokalari batek jaurtiko du.
  • Baloia jokoan egongo da ostikoz jo eta mugitzen hasten den unean.
  • Sakea egin duenak ez du berriro baloia jokatu behar, harik eta beste jokalari batek ukitu arte.

ZEHAPENAK: Sakea egin duen jokalariak berriro jokatzen badu baloia eta beste jokalariren batek ukitu baino lehen, arbitroak haren aurkako taldearen aldeko jaurtiketa librea adieraziko du, eta falta egin den lekutik aterako da.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Association 2
INTERN 1